Augusto Pérez Garmendia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
t Ezabatutako kategoria: Militarrak; Gehitutako kategoria: Euskal militarrak, HotCat erabiliz
13. lerroa: 13. lerroa:
[[Kategoria:Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Pérez, Augusto]]
[[Kategoria:Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Pérez, Augusto]]
[[Kategoria:Espainiako Gerra Zibilean erailak|Pérez, Augusto]]
[[Kategoria:Espainiako Gerra Zibilean erailak|Pérez, Augusto]]
[[Kategoria:Militarrak|Pérez, Augusto]]
[[Kategoria:1936ko heriotzak|Pérez, Augusto]]
[[Kategoria:1936ko heriotzak|Pérez, Augusto]]
[[Kategoria:Euskal militarrak|Pérez, Augusto]]


[[en:Augusto Pérez Garmendia]]
[[en:Augusto Pérez Garmendia]]

22:25, 2 martxoa 2010ko berrikusketa

Augusto Pérez Garmendia (? - Iruñea, 1936), Gerra Zibilean parte hartu zuen komandantea izan zen, 1936an Donostiako Aginte Nagusiaren komandantea.

Biografia

Ofizialki, bere postua Oviedon zegoenez, Asturiasera joatea eskatu zuen altxamendua ezagutu eta berehala[1]. Hala ere, Gipuzkoako Gobernadore Zibilak eskatu zion Euskal Herrian geratzea Errepublikari fidelak ziren militar profesional gutxi zituztelako.

Donostian armarik eta muniziorik ez zeudenez, 1936ko uztailaren 21an Gasteiza joateko 60 ibilgailuetako espedizioa prestatu zuen[2], bertan Camilo Alonso Vega teniente-koronela altxatu zuelako. Altxatuak menperatzeko eta armaz hornitzeko espedizio honetan, Bizkaitik ateratako Joaquín Vidal Munarrizen laguntza izan zuen. Bidean Loiolan koarteleraturiko artilleria eta ingeniarien laguntza izatea espero bazuen ere, José Vallespín Cobiánek teniente-koronelaren agindupean kuartela altxatu zen. Arrasatetik infanteria zutabea bildu eta Eibarrerantz jo zuen bertan armak eta milizianoak lortzeko. Donostiara itzultzea erabaki eta errepublikarrek Bilbotik Gasteiz konkistatzeko beste espedizioa prestatu behar zuten.

Uztailaren 22an Donostian sartu eta hurrengo egunean Loiolako kuartela eta altxatuek harturiko beste eraikinak berreskuratu zituen. Hortik Oiartzun aldera jo, hantxe frankistek uztailaren 28an zauritu eta harrapatu zuten[1]. Iruñera bidalia, zenbait egun geroago hil zen zaindu ez zizkioten zauriez.

Erreferentziak