Miguel Indurain: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Palmaresa: txukundu
101. lerroa: 101. lerroa:
| valign="top" width="50%" |
| valign="top" width="50%" |
'''1992 (jarraipena)'''
'''1992 (jarraipena)'''
* [[Frantziako Tourra], eta 3 etapa
* [[Frantziako Tourra]], eta 3 etapa
* [[Gaztela Leongo Itzulia]]-ko etapa 1
* [[Gaztela Leongo Itzulia]]-ko etapa 1
* [[Kataluniako Volta]]
* [[Kataluniako Volta]]

12:58, 8 urria 2010ko berrikusketa

Miguel Indurain
Miguel Indurain
Informazio pertsonala
Izena Miguel Indurain Larraya
Jaiotza data 1964ko uztailaren 16a
Jaiotza herria Atarrabia, Nafarroa
Jaiotza herrialdea Euskal Herria
Altuera 1.88 m
Pisua 79 kg
Kirol informazioa
Modalitatea Errepidea
Rola Taldeburua
Trebetasuna Erlojupekoak

Miguel Indurain Larraya (Atarrabia, 1964ko uztailaren 16a -) txirrindulari nafarra da, historiako kirolari onenen artean sailkatua.

Frantziako Tourra bost urtez jarraian irabazi zuen (1991tik 1995era) eta Italiako Giroa bitan (1992 eta 1993).

1992an Kiroletako Asturiasko Printzearekin saritua izan zen.

Biografia

1984an egin zen txirrindulari profesional Reynolds taldearekin kontratua sinatzean. Aurretik zortzi urtez Villaves taldean aritua zen kategoria apalagoetan. Lehen urten honetan Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta hamar garaipen lortu zituen.

1985ean lehen aldiz Frantziako Tourrean parte hartu zuen eta Espainiako Vueltan lider izan zen lau egunez.

Hurrengo urteetan Frantziako Tourrean bere ekipokide zen Pedro Delgado laguntzen aritu zen, 1988ko txapelduna. 1989an Paris-Niza irabazten zuen lehen euskalduna izan zen eta bere tourreko lehen etapa garaipena lortu zuen.

Bere lehen Frantziak Tourra 1991ean iritsi zen erlojuaren aurkako bi etaoa garaipen lortu ondoren. Aurretik Espainiako Vueltan bigarren postua lortu zuen. 1992an etapakako bi bira handiak (Frantziako Tourra eta Italiako Giroa), irabazi zituen, Italiako Giroa irabazten zuen lehen euskalduna izanez. Gauza bera lortu zuen 1993an.

Miguel Indurain 1996ko L'Hospitaleteko kriteriumean

1994an Tourra irabazi zuen laugarrez aldiz jarraian, baina Italiako Giroan Eugeni Berzin Errusiarrak garaitu zuen. Urte bereko Irailan ordu errekorra lortu zuen, Chris Boardmanek zuen aurrekoa gaindituz eta berria 53.040 kmtan utziz. Froga honetarako Espada izeneko bizikleta iraultzaile eta modernoa erabili zuen. Hala ere, hilabete geroago Tony Rominger Suitzarrak marka hobetu zuen. 1995.en urtean bere azken Frantziako Tourra (bosgarrena jarraian) eta munduko erlojupeko txapelketa irabazi zituen.

Bere azken denboraldian ez zuen lortu bere nahi nagusia zen seigarren Tourra irabazterik eta hamaikagarren postuan geratu zen. Atlantan jokatutako Olinpiar Jokoetan erlojupeko proban urrezko domina lortzen du. Bere azken lasterketa Espainiako Itzulia izan zen, non, erretiratzen amaitu zuen.

1997ko urtarrilaren 2an bere erretirada argitaratu zuen publikoki.

Palmaresa

1984

1985

1986

1987

1988

1989

1990

1991

1992

1992 (jarraipena)

1993

1994

1995

1996

Fundazioa

1998an sortutako "Fundación Miguel Induráin" izeneko elkartearen ohorezko presidentea da txirrindulari ohia, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Batzorde Olinpikoak bultzatutako fundazioa izanda. Helburuen artean, probintziaren goi-mailako kirolariak sustatzea dago.

Kanpo loturak