Mumia Abu-Jamal: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t r2.7.1) (robota Ezabatua: sl:Mumia Abu-Jamal
45. lerroa: 45. lerroa:
[[sh:Mumia Abu-Jamal]]
[[sh:Mumia Abu-Jamal]]
[[simple:Mumia Abu-Jamal]]
[[simple:Mumia Abu-Jamal]]
[[sl:Mumia Abu-Jamal]]
[[sr:Mumija Abu-Džamal]]
[[sr:Mumija Abu-Džamal]]
[[sv:Mumia Abu-Jamal]]
[[sv:Mumia Abu-Jamal]]

02:26, 11 apirila 2011ko berrikusketa

Mumia Abu-Jamal (Wesley Cook izenarekin jaioa, 1954ko apirilaren 24an) Ameriketako Estatu Batuetako ekintzaile afroamerikarra eta kazetaria da. Pantera Beltza Alderdiko (Black Panther Party, BPP) kide izan zen gazte gaztetatik, eta Filadelfiako poliziaren arrazakeria eta indarkeria salatzeagatik ospetsua zen. 1981etik Pensilvaniako espetxean dago Daniel Faulkner polizia hiltzea egotzita.

Kasua

Gertakizunetatik bi hilabetera, Albert Sabo epaileak epaitu eta heriotzera zigortu zuen. Epaile hau, afroamerikar ugari heriotza zigorrera bideratzeagatik aski ezaguna da EEBBetan.

80. eta 90. hamarkadetan zehar Mumiaren aldeko nabaritasunen helegiteen aurkezpena ukatua izan da eta bere errugabetasuna geroz eta ageriagoa zen. Besteak beste, epai-mahaia aukeratzean irizpide arrazistak gailendu ziren, eta lekukoek poliziaren presiopean deklarazio faltsuak adierazi zutela aitortu izan dute. Gainera, epaileek eta aldeko frogen ezkutatzeak, Mumiarentzako baldintzazko defentsa saihestu dute.

EEBBetako eta mundu osoko kaleetan Mumiaren aldeko babes handia zela eta, 1995ko eta 1999ko exekuzio datak indargabetuak gelditu ziren. 2008ko martxoaren 27an heriotza zigorra bertan behera utzi zioten, baina 2010eko urtarrilan berrezarri diote.

Egungo egoera

2010eko azaroaren 9an, Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak heriotza zigorraren inguruko argumentuak entzun zituen berriz ere. Filadelfiako fiskaltzak ordea, poliziaren babesarekin, Mumia erailtzeko asmoarekin jarraitzen du. Baina Epaimahaiak 2008ko erabakia babes dezake heriotza zigorra berriz ezeztatuz edota beste epaiketa bat proposatuz; horrela, Mumiari buruzko erabakia eta sententzia berraztertu zitekeen.

Mumiak bi aukera besterik ez ditu: bizi osorako zigorra ala heriotza zigorra. Oraindik, espetxetik kaleratzen dituen sistemaren aurkako artikuluak oso ezagunak dira, eta horrela mundu osoko Giza Eskubideen aldeko mugimenduaren zein antiglobalizazio mugimenduaren erreferente baten bihurtu da. Mumia, Ahots gabekoen Ahotsa ezizenarekin da ezagutua.

Lanak


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Txantiloi:NA lotura