Turingo Egiptoar Museoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t m
36. lerroa: 36. lerroa:


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
{{commons|Museo Egizio (Turin)}}
{{commonscat|Museo Egizio (Turin)}}
* {{it}}[http://www.museoegizio.it/ Webgune ofiziala]
* {{it}}[http://www.museoegizio.it/ Webgune ofiziala]



21:56, 16 azaroa 2011ko berrikusketa

Turingo Egiptoar Museoa

Turingo Egiptoar Museoa, Italiako Piamonte probintziako hiriburua den Turinen dago, Guarini arkitektoak 1678an Nobleen Kolegioarentzat proiektaturiko barroko estiloko eraikin batetan. Museorik antzinakoenetako bat, eta bigarren garrantzitsuena da antzinatasun egiptoarren bere bildumagatik Kairoko Egiptoar Museoaren ondoren.

Jatorria: Vitalino Donati

1760an, Vitalino Donatik, Turingo Unibertsitateko botanika irakaslea dena, Egiptora bidaiatzen du Carlos Manuel III.a Sardiniakoaren aginduz, Nilotik, Asuanetik haratago, flora eta faunaren aleak biltzeko xedearekin, momiak eta eskuizkribuak bezalako antzinatasunez gain. Bidaia honetan, hiru estatua lortuko ditu: Sekhmet jainkosarena, Ramses II.a faraoiarena eta Tiy erreginarena, hau, Amenofis III.aren emaztea zena. Itzultzean, Donatik, Italiara, beranduago Turingo Egiptoar Museoa bezala ezagutuko den Museo d'Antichitáko lehen txatalak izango diren 300 objektu baino gehiago eraman zituen.

Bernardino Drovettiren bilduma

Erosketarik handiena, 1824an egin zen, Egipton frantziar kontsula zen Bernardino Drovettik egiptoar antzinatasunen lehen bilduma erosi zuenean, hau, Karlos Felix Sardiniakoak erosiko du, 400.000 lira piamontetar ordainduta, eta mila txatal baino gehiagoz osatua zegoen, horien artean, ehun estatua handi, hilarri, sarkofagoak momiekin, papiroak eta hil objektu ugari; bilduman, Amenofis I.aren estatua erraldoia, eseritako Ramses II.aren bat, Tutmosis II.arena eta Turingo Errege Kanona nabarmentzen dira.

Ernesto Schiaparelli izendatua izan zen museoko zuzendari 1894an, funtsak, erosketa eta Asiut, Giza, Hermopolis, Erreginen Harana (Nefertariren hilobia), Heliopolis, Deir el-Medina eta Gebeleinen indusketa kanpainen bidez handituz.

Jean-François Champollionek museo hau bisitatu zuen bertako papiro bilduma garrantzitsua ikertzeko, papiro hauek, hieroglifo idazkera deszifratzeko lehen pausuak ematen lagunduko dutelarik.

Turingo Papiroa (1879 - 1899 - 1969)
Turingo Papiroa (1879 - 1899 - 1969): ezagutzen den mapa geologiko-topografikorik antzinakoena

Museoaren funtsak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Turingo Egiptoar Museoa