Naqada I

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hipopotamo irudia, animalia horren boliz egina, Naqada I kulturakoa (Louvre)

Naqada I, Egiptoko aro aurredinastikoko kultura izan zen, Amratiarra ere deitua, Matmarretik iparraldean, Uadi Kubbaniyara hegoaldean hedatu zena. K.a. 4000tik K.a. 3500 bitartean datatua dago.

Naqada I izena, Werner Kaiserrek eman zion 1957an, hurrengoko aroekin, Naqada II eta Naqada IIIrekin jarraipen ideia sendotzeko. Naqada, antzinako egiptoeraz Nubt (Urrezkoa) deitzen zen herri txiki bat zen, existitu zen kultura bakoitzak, gune independente bat izan zuen arren.

K.a. 4000. urte inguruan, Badariar kulturak, tokia utzi zion Amratiarrari, ondoren Naqada I deitua izan zena. Aldaketa, estratifikazio sozialagatik, artisautza hobetuagatik, forma artistiko berriengatik eta oraindik hegoalderago hedatu izanagatik bereizten da. Hilobiak, handiagoak egin ziren, beste txiki eta xaloago batzuekin batera; finkapenak, iraunkorrak bihurtu ziren.

Bere ezaugarriengatik, Naqada Ia, Naqada Ib eta Naqada Ic eta baita Naqada Id garaietan banatzen da (hau, eztabaidagarriagoa) batzuk, azken hau, Naqada IIa garaian kokatzen dutelarik. Ia, Ib eta Ic garaietan, progresiboki, estratifikazio soziala gehitzen da, baina Ic garaitik aurrera, gelditu egiten da.

Lehen entitate politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entitate politikoen eraketa, Naqada I aroan hasi zen. Naqada eta beste hiri batzuk, Egiptoko lehen botere antolatuak izan ziren tokiko botere batzuetara eboluzionatu zuten. Beharbada, nekazal esplotazioan eta material inportazioan elkarlangintzaren beharrak, liderren agerpena beharrezko egin zuen. Uste denez, Maadi-Butoko kulturan, garai berean, Niloren deltan antzerako eboluzio bat gertatu zen.

Aktibitate ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikadura, nagusiki, arraina eta beste animalia batzuk ziren, gazelak bezala; laboreak jaten ziren: garagarra, ilarrak eta beste barietate batzuk.

Siria, Palestina eta Nubiako inportazioak aurkitu dira, baita Afganistango lapis lazulia ere.

Artisautza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harria, hobeto lantzen zen, eta bifazak ohikoak ziren. Elementu apaingarriak ere agertu ziren; zeramika eta bolizko iruditxoak aurkitu dira. Zeramikaren jarraian, gorriz margotzea etorri zen, baina marrazki lineal edo geometrikoekin. Garai honetakoa da, baita ere, goilara, orrazi eta orratzen agerpena, baina ez dago metalen erabileraren zantzurik. Garai honi dagokionez, metaleko objektuak, soilik El-Hammamiya eta Khattaran aurkitu dira. Hierakonpolisen, labe bat eta laukiluze erako egitura bat aurkitu ziren, dirudienez, jende sedentarioarentzako txabola soil bat baino hobeto eraikitako eraikin iraunkorrak adierazten dituena.

Hilobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilobiak, arraultza formako zulo bezala egin ziren, hildakoa, uzkurtutako posturan lurperatuta, burua, hegoalderanzko norantzan, ezkerrera begira. Gorpuaren azpian, sarri, zerria bat zegoen, eta, burupean, oihal edo larru txatal bat.

Pertsona eta animaliak, elkarrekin lurperatuta agertzen dira Mahasna, Abadiya, Al-Amra, Gebelein eta Hierakonpolisen. Al-Amran, hilobiren batzuk, adarrekin lagunduak daude.

Nekropolietan, lurperaketetan ezberdintasun sozial bat nabaritzen da. Hilerri mota asko aurkitu da: N eta B hilerrietan, 112 hilobi baino gehiago daude. Garai honen amaieran, estratifikazio soziala, T hilerrian nabaritzen da, eliatearentzako izango ziren hilobi gutxi baina aberatsekin. Abadiyan, B101 hilobia aurkitu zen, zeramika askorekin, antilope baten margoarekin, zuritutako sei buztinezko esfera, hipopotamo baten estatuatxoa, eskumuturrekoak eta hiru hipopotamo hortzekin.

Aztarnategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industutako herrixken artean, El-Hammamiya agertzen da, tipikoa dena, partzialki lurpean hondoratutako bederatzi egitura zirkularrekin, bizileku bat eta beste biltegi gune batzuk izatearen hondakinekin.

Hierakonpolis ere, Naqada I garaian agertzen da, baina garrantzitsuago izan zen hurrengo garaietan, eta Nubiarekin merkataritza egiteko eta ekialdeko basamortutik gertu ondo kokatua zegoela uste da.

Abidosek, Naqada III garaian garrantzitsua izango dena, estratifikazio sozial zantzuak dituen Naqada I garaiko hilerri bat mantentzen du. U-502 hilobia, garaiaren amaierakoa, behar baino lehenago jaiotako ume batena da, zeramika askorekin, zortzi irudi femenino eta hiru maskulinorekin, sistema hereditarioaren ezarpenari ematen zaizkionak.


Aurrekoa
Badariarra
Antzinako Egiptoko garaiak
K.a. 4000-K.a. 3500
Ondorengoa
Naqada II


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]