Gerhard Bähr: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
13. lerroa: 13. lerroa:


{{DEFAULTSORT:Bähr, Gerhard}}
{{DEFAULTSORT:Bähr, Gerhard}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}


[[Kategoria:Alemaniako hizkuntzalariak|B]]
[[Kategoria:Alemaniako hizkuntzalariak|B]]
20. lerroa: 22. lerroa:
[[Kategoria:1900eko jaiotzak|B]]
[[Kategoria:1900eko jaiotzak|B]]
[[Kategoria:1945eko heriotzak|B]]
[[Kategoria:1945eko heriotzak|B]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}

05:58, 31 abendua 2011ko berrikusketa

EUSKARAZKO WIKIPEDIAKO "GERHARD BÄHR" SARRERAREN EDUKIA

Gerhard Bähr (Legazpi, Gipuzkoa, 1900eko maiatzaren 6a - Berlin, 1945eko apirilaren 27a) euskalaria eta euskaltzain urgazlea izan zen, alemaniar jatorrikoa. Gipuzkerako aditza aztertu zuen bereziki; bai eta euskararen eta iberieraren arteko ustezko ahaidetasuna, eta hizkuntzakoak nahiz etnografiakoak diren zenbait gai ere (intsektuen izenak eta haiei buruzko sineskerak, konparazione). Euskaltzalea, frankista eta alemaniar abertzalea zen.

Bizitza

Udanako meatzetako alemaniar kudeatzaile baten semea zen. Euskara ikasi zuen, eta gaztetandik ekin zion hizkuntza horren ikerketari. Euskal Esnalea, Euskera eta Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria aldizkarien lankide izan zen. 1929an Hugo Schuchardt zana artikulua idatzi zuen, maisu haren nortasuna eta lanak euskaltzaleen artean zabaltzearren.

Familiarekin batean Alemaniara itzulirik, Alemaniako armadako gudari izan zen Lehen Mundu Gerran. Gero, euskarari buruz egin zuen doktoretzako tesia, Baskisch und Iberisch, Göttingengo unibertsitatean 1940an aurkeztu zuena; Karl Bouda irakasleak eman zuen argitara Eusko Jakintza aldizkarian (1948).

Bigarren Mundu Gerran, berriz ere Alemaniako armadako gudari, Berlinen desagertu zen, 1945ean, gerra bukatzear zela, Berlingo guduan. Ordurako, ikasiak zituen hamabost hizkuntza (azkena, letoniera).


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak