Gorri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.5) (robota Erantsia: ps:سور
FoxBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.5) (robota Erantsia: ga:Dearg
94. lerroa: 94. lerroa:
[[fr:Rouge]]
[[fr:Rouge]]
[[fur:Ros]]
[[fur:Ros]]
[[ga:Dearg]]
[[gan:紅色]]
[[gan:紅色]]
[[gl:Vermello]]
[[gl:Vermello]]

13:02, 4 otsaila 2012ko berrikusketa

Gorria
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera ~625-740 nm
Maiztasuna ~480-405 THz
Hamaseitarra #FF0000
RGB (r, g, b) (255, 0, 0)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 100, 100, 0)
HSV (h, s, v) (0º/360°, 100%, 100%)

Gorria gizakiak argiaren maiztasun txikiena ikusteko gai den kolore taldea da. Batezbesteko uhin-luzera 700 nm da eta maiztasun hau baino txikiagokoak infragorri izena hartzen dute eta ez dira ikusgai.

Gorria argiaren kolore primario gehigarritzat erabiltzen da, zian kolorearen osagarri RGB sisteman.

Lehen, kolore primario kengarritzat jotzen zen eta horrela agertzen da batzuetan idazlan ez-zientifikoetan. Idazlan hauetan berdea jotzen da gorriaren gehigarritzat. Baina gaur egun magenta jotzen da kolore primario kengarri hutsetik hurbilago (zian eta horiarekin batera) eta berau erabiltzen da inprimatzean.

RAL kolore sisteman gorriak 3001 eta 3099 artekoak dira.

Esapideak

Euskaraz, gorria hitzak kolorea adierazteaz gain oso handia edo oso larria esateko erabiltzen da honako esapideetan:

Baita ere soila edo biluzia adierazteko:

  • Kale gorrian
  • Larru gorrian
  • Mendi gorria (ad: Aizkorri)

Aspaldi, euskaraz eta beste hainbat hizkuntzetan ez zegoen laranja kolorea adierazten zuen hitzik. Horregatik, batzuetan gorriaren ñabarduratzat jotzen zen. Argi ikusten da arrautzek duten barneko gaiak duen izenean: gorringoa.

Gorria kulturan

Gorria energia eta odolarekin elkartzen da kolore psikologian, baita ere odolari eragiten dioten emozioekin, hala nola haserrea, irrika edo maitasunarekin.

Gorria ezkertiarren, sozialismoaren eta komunismoaren koloretzat hartzen da. Horren ikusgai SESBetako bandera, Txina komunistako bandera, CGT ren bandera eta EHAKren logoa.

Gorria Bizkaiko banderaren hondoa da eta, hortaz, Ikurrinarena. Gorria da Nafarroako Erresumaren armarriarren hondoa eta, hortaz, Nafarroako Foru Erkidegoaren armarriaren eta banderaren hondoa. Horrela, Osasuna futbol taldea elastiko gorriak erabiltzen ditu eta gorritxoak ezizena ematen zaie.

Gorria ardo mota bat da, zuria eta beltzarekin batera.

Beste hainbat:

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gorri


Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria  
  Gorriak  
Gorriluna Falun gorria Borgoina Gorrimina Kardinala Terrakota
           
Herdoila Korala Gorria Eskarlata Gorribizia Gorrindola
           
Magenta tinta Fuksia Arrosa bizia Magenta Arrosa iluna Arrosa