Pintxo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (Bot: Modificando en:Pincho por en:Pintxo
31. lerroa: 31. lerroa:
[[ca:Pintxo]]
[[ca:Pintxo]]
[[de:Pincho]]
[[de:Pincho]]
[[en:Pincho]]
[[en:Pintxo]]
[[es:Pincho]]
[[es:Pincho]]
[[fr:Pintxo]]
[[fr:Pintxo]]

03:39, 6 martxoa 2013ko berrikusketa

Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfari-meriendaAfariaSorgin-afaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa

Pintxoak tabernetako jaki zati txikiak dira, edariarekin batera bizpahiru mokadutan hartzekoak. Ohikoenak ogi zati gainean jartzen dira, txotxak eutsita. Azken urteotan garapen handia izan dute, Euskal Sukaldaritza Berriaren oinarri nagusietako bihurtuz eta euskal gastronomian gehien esportatzen den jaki edo ideia izanik. Horregatik, mota eta aldaera asko ageri dira, taberna asko eta asko halako lehia batean sartu direlarik pintxo bereziak sortzeko, guztion aho-gozagarri.

Euskal Herriko ia taberna guztietan ditugu eskuragai, hainbat mota, itxura eta prestaketa mailekin. Baina aukera handiena Bilboko eta, batez ere, Donostiako Alde Zaharrean aurkituko ditugu. Ohitura handienekoak txatka pintxoa, piper berde eta antxoa pintxoa, tortilla pintxoa eta mota askotako frijituak dira: kroketak, piper beteak, gaztazko bolak, etab.

Pintxoak Donostiako Alde Zaharreko taberna batean.
Pintxo aukera Bermeoko portuko taberna batean.

Izena

Izenaren jatorria gaztelaniako "pincho" hitzetik dator, normalean zotz batek eusten baitu jaki prestatua (ad. izkira) oinarriko ogi zatiari.

Gaztelaniaz tapa (edaria estaltzeko platertxoa dela-eta) edo banderilla (zezenketaren antzekotasuna dela-eta) du izena, frantsesez amuse-gueule (jateko plazera aurpegian nabari delako) eta ingelesez snack (hozkadan onomatopeia dela-eta).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pintxo