Robustiana Mujika Egaña: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
36. lerroa: 36. lerroa:
[[Kategoria:Gipuzkoako politikariak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako politikariak]]
[[Kategoria:Jeltzaleak]]
[[Kategoria:Jeltzaleak]]
[[Kategoria:Emakume Abertzale Batza]]

19:59, 9 apirila 2013ko berrikusketa

Robustiana Mujika Egaña, goitizenez Tene, (Deba, 1888ko maiatzaren 24a - Deba, 1981, irailaren 16a) euskal idazlea zen.

Bizitza

Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen 1935az gero. Hizlari suharra zen; EAJko ekitaldi agerikoetan parte hartu zuen Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva agerkarietan, besteak-beste, argitaratu zituen ipuinak eta artikuluak Olerkiak idatzi zituen: Aberriaren udaberria, Ama, Arno’ko kurutza eta batez ere Miren Itziar’ri idazkiak eta olerkiak. Azken horrek 19 gutun biltzen ditu, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak, eta 23 olerki liriko Antzerki lanak ere idatzi zituen: Gogo oñazeak, Gabon, Nekane eta neskutzaren babesa 1975ean Euskaltzaindiako Ohorezko Kide izendatu zuten 1983az gero Debako Udalak «Tene Mujika» ipuin lehiaketa antolatzen du urtero.

1923an Zornotzan argitaratu zuen bere lana, bai bertso bai prosan idatzita, Mireni idazkiak eta olerkiak. Bilboko Euskeltzale Bazkunaren sari bat jaso zuen. Antzerkiaren lanak ere idatzi zuen, Gogo-oñazeak, adibidez, edo Gabon, eta bakarrizketa bat, Joan Xose. Lan horiekin Biltzar Marianoaren Sari bat jaso zuen, Oñatin. Honetaz gain, denbora aurkitu zuen aldizkari ezberdinetan artikulu eta ipuin ugariak argitaratzeko. Bere azken lana da Cuadernos de vascuence hablado, Zarautzen, 1968an plazaratu zuena izan zen.

Lanak

Bertsoz idatzita dauden lanak

  1. Miren'i idazkak eta olerkiak (1923, Jaungoiko-Zale)

Bakarrizketak

  1. Joan Xose

Antzerki lanak

  1. Gogo-oñazeak (1934, López Mendizabal)
  2. Gabon (1935, López Mendizabal)

Hizkuntzari buruzko lanak

  1. Cuadernos del vascuence hablado

Erreferentziak

Kanpo loturak