Edukira joan

«Andre Mariaren Jasokundea (Tiziano)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Askotan ezberdindu izan da Ama Birjina, bere seme [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristok]] ez bezala, aingeruek eramaten dutela zerura paper pasiboagoa jasotzen duelarik; Veneziako XVI. mendeko margolariek ordea ikonografia honetan aldaketa ekarriko dute, izan ere Ama Birjina bere indar mistiko propioz igoko da zerurantz eskuak zabalduz eta aingeruek inguratu edo lagundu egingo dute soilik; Tizianoren koadro hau honen adibiderik argiena litzateke.<ref>RÉAU, L.: ''Iconografia del arte cristiano. Iconografia de la Biblia: Nuevo Testamento.'' Barcelona, Ediciones del Serbal, 1996, 639. orr.</ref> Ama Birjinaren heriotza, igokundea eta ondoren koroazioaren gaiak (zeruko erregina izanik ''regina celis)'' garatzen dira lotura batetan askotan.
 
Eszena honetan, [[apostoluak]], Ama Birjina aingeruek laguntzen dutelarik eta Jainkoa dira pertsonaia nagusiak, eta hauen bitartez eta eszenaren garrantziaz baliaturik artistak espresioa eta dramatismoa lantzeko aukera jasotzen du. Honekin, Tiziano, haren sorkuntzako lehen urteetara bueltatzen da, Giorgioneren estilorantz gehiago zuzendu baino lehenagokoetara.<ref>FREEDBERG, S.J.: ''Pintura en Italia 1500-1600op.cit.'' Madrid, Cátedra, 1998. 155151. orr</ref> Ama Birjina tradizio ohikoena jarraituz gorantz begira eta otoitzean agertzen da eta ideia hau Jainkoaren eta Elizaren garaipenarekin lotu daiteke, bai eta Maria lurrarekiko azken hauen bitartekaria denarekin ere bai, bera baita Kristo haragitzen lagundu zuena  gizateriarentzat salbazioa ekarriz.<ref>GRABAR, A.: ''Las vías de la creación en la iconografía cristiana.'' Madrid, Alianza, 1985, 79. orr.</ref>