Beltz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
31. lerroa: 31. lerroa:


[[Kategoria:Koloreak]]
[[Kategoria:Koloreak]]
[[Kategoria:Heriotzaren aspektu kulturalak]]

13:53, 5 apirila 2020ko berrikusketa

Artikulu hau beltz (argipen) buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beltz (argipena)».
Beltza
 
Kolore koordenatuak
Hamaseitarra #000000
RGB (r, g, b) (0, 0, 0)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 0, 0, 100)
HSV (h, s, v) (0°, 0%, 0%)

Beltza kolorerik iluena da, argi ikusgarriaren absortzio edo falta osoa dela eta ematen dena. Ez da kolore kromatikoa, hau da, tonalitaterik gabeko kolorea da, zuria eta grisa bezala. Sinbolikoki iluntasuna irudikatzeko erabiltzen da.

Tinta beltza liburuak, egunkariak eta dokumentuak inprimatzeko erabiltzen den kolorerik ohikoena da, paper zuriarekiko kontrasterik handiena erakusten duelako eta irakurtzeko errazena delako. Arrazoi ezberdinak direla eta, pantaila zurian testu beltza erabiltzea ohikoena da ere ordenagailuetako pantailetan. Kolorezko inprimazioan, aldi berean zian, hori eta magenta tintak batzen lortzen da, kolorerik ilunena ematen.

Askotan, kontrakoak adierazteko "zuria eta beltza" ideia erabiltzen da, bereziki metaforikoki egia eta ignorantzia, ontasuna eta gaiztotasuna edo "Garai Ilunak" eta Argien Garaia adierazteko. Erdi Arotik aurrera solemnitatea eta autoritatearen kolore sinbolikoa izan da eta, arrazoi hau dela eta, epaile eta magistratuek eraman ohi duten kolorea da.

Beltza izan da, gainera, neolitikoan labar-artean erabiltzen zen koloreetako bat. XIV. mendetik aurrera monarkian oso erabilia izan zen, baita apaiz, epaile eta gobernuko ofizialen artean. Ingalaterran Erromantizismoan poetek eramaten zuten kolorea zen, eta XIX. mendetik aurrera negozio eta estatuburuek, bereziki gizonek, jantzi duten kolorea izan da.

Erromako Inperioan doluari lotutako kolore bilakatu zen, eta mendeetan zehar heriotza, deabrua, sorginak eta magiarekin lotutako kolorea izan da. Gaur egun ere kolorerik ohikoena da dolua adierazteko.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria