Albumina: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
25. lerroa: 25. lerroa:


[[Kategoria:Proteinak]]
[[Kategoria:Proteinak]]
[[Kategoria:Odoleko proteinak]]

22:30, 17 ekaina 2020ko berrikusketa

Albuminaren egitura

Albuminak odol-serumean dauden proteina globularrak dira, odolaren proteina nagusiak globulinekin batera. Uretan disolbagarriak dira eta hidrogenoa, oxigenoa eta nitrogenoaz gain sufrea ere badute. Gibelak sintetizatzen ditu.

Proteina hauen ohiko odol-kontzentrazioa 3,5-5 gramo dezilotrokoa (gr/dL) da.

Albuminek molekula txiki asko garraiatzen dituzte odolean (bilirrubina, kaltzioa, hormonak, gantz-azidoak, botikak...).

Proteina globular guztien antzera haien egitura tertziarioak itxura esferikoa du, kate polipeptidikoak uraren aurrean tolesten direlako.

Albuminaren pisu molekularra 67.000 daltonekoa da, 585 aminoazidoak ditu eta pH basikoa (pH=8).

Hiru albumina mota daude:

  • oboalbumina, arrautza-zuringoan dagoena eta oso nutritiboa dena
  • laktoalbumina, esnean dagoena. Aminoazido sufredun ugari ditu.


Hainbat gaixotasunaren ondorioz seroalbuminaren kontzentrazioa jaitsi daiteke: gibeleko zirrosia (gibelak ez baitu sintetizatzen), desnutrizioa, nefrosi-gaitzak (gehiegi iraizten denean), heste-gaitzak, etab.

Kanpo estekak