Euskal herrizaletasun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:
Antzeko sentipena da [[euskaltzaletasun]]a. Euskaltzaletasunak [[euskara]]rekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; euskozaletasunak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, Euskal Herriko [[erdal]] kultura eta hizkuntzekiko atxikimendua ere barne hartzen du.
Antzeko sentipena da [[euskaltzaletasun]]a. Euskaltzaletasunak [[euskara]]rekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; euskozaletasunak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, Euskal Herriko [[erdal]] kultura eta hizkuntzekiko atxikimendua ere barne hartzen du.


Euskozaletasunaren aldekoari ''euskozale'' deritzo. Eskuarki, ''baskista'' hitza gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskadirekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura alde batera uzten dituztenak izendatzeko.
Euskozaletasunaren aldekoari ''euskozale'' deritzo. Eskuarki, ''baskista'' hitza gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskal Herriarekiko edo Euskadirekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko.


== Politikan ==
== Politikan ==

23:12, 27 ekaina 2020ko berrikusketa

Euskozaletasuna[1] edo baskismoa (gaztelaniazko vasquismo hitzetik eratorria) Euskal Herriarekiko edo Euskadirekiko nahiz euskal herritar kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo.

Antzeko sentipena da euskaltzaletasuna. Euskaltzaletasunak euskararekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; euskozaletasunak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, Euskal Herriko erdal kultura eta hizkuntzekiko atxikimendua ere barne hartzen du.

Euskozaletasunaren aldekoari euskozale deritzo. Eskuarki, baskista hitza gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskal Herriarekiko edo Euskadirekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko.

Politikan

Euskozaletasuna alderdi abertzaleez gain abertzaleak ez diren alderdiek ere euren historian zehar bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da, esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Ezker Batua, Ahal Dugu edota PSE alderdiek (azken honetan Jesus Egiguren, Odon Elorza edo Gemma Zabaleta politikariak nabarmentzen dira).

Aldiz, Nafarroako Foru Erkidegoan, PSNek kontraesan garbian UPN eta NPPren eskuindar nabarrismoaren eraginez edo presiopean 1970eko hamarkadako amaieran erakutsi zuen hasierako euskozaletasunaren aldeko jarrerari muzin egin dio, eta Geroa Bai (Nafarroa Bai), EH Bildu, Eusko Alkartasuna, EAJ, Aralar, Batzarre, Ahal Dugu edota Nafarroako Ezker Batua izan dira nabarrismo aurrerakoia eta euskozaletasuna uztartu dituzten alderdiak. Salbuespen gisa, CDN alderdia legoke, 1990eko hamarkadan arrakasta handirik gabe bi multzoen artean kokatzen saiatu zen alderdia.

Ikus gainera

Kanpo estekak

  1. «euskozaletasun» Orotariko Euskal Hiztegia. .