Gemma Zabaleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gemma Zabaleta
Gemma zabaleta 001.jpg
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria


Eusko Legebiltzarra

Bizitza
Izen osoa Gemma Zabaleta Areta
Jaiotza Donostia1957ko martxoaren 23a (62 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Kidetza PSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Maria Gemma Aranzazu Zabaleta Areta (Donostia, Gipuzkoa, 1957ko martxoaren 23a) politikari ohia da,[1] PSE-EEko kidea. Alderdi horren ordezkari, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide izan zen VI., VII. eta VIII. legegintzaldietan, eta Lan eta Gizarte Politikako sailburu Patxi Lopez buru zuen Eusko Jaurlaritzaren aldian. PSE-EEren Gipuzkoako Batzorde Eragileko kide izan zen, Urretxuko Udaleko zinegotzi, eta Gipuzkoako Aldundiko diputatu. Filologia Hispanikoan dago lizentziaturik.

2009an Patxi Lopez lehendakariak Eusko Jaurlaritzako gizarte-politiketarako sailburu izendatu zuen. Bere lehentasuna, krisialdi ekonomiko itzel baten erdian, euskal enplegu zerbitzua martxan jartzea izan zen. Lanbide 2011ko urtarrilaren 1ean jaio zen, INEM ohiaren langileak eta bulegoak bere gain hartuta.

2013. urtea hastearekin batera, politikako jarduna atzean utzita, buru-belarri euskara ikasten jarri zen, eta urte horretako martxoan lehen aldiz euskaraz egin zioten elkarrizketa bat Berria egunkarirako.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Euskaraz bizitzea helburu», Berria, 2013-03-05.


Aurrekoa
Javier Madrazo (Gizarte Gaiak)
Joseba Azkarraga (Enplegua)
Escudo del Pais Vasco.svg
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaien Sailburua

2009-2012
Ondorengoa
Juan Mari Aburto



Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.