Euskal herrizaletasun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa: 8. lerroa:
Baskismoa [[eusko abertzaletasun|alderdi abertzale]] nahiz ez abertzaleak euren historian zehar bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da, esate baterako, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n [[Ezker Batua]], [[Ahal Dugu]] edota [[PSE]] alderdiek (azken honetan [[Jesus Egiguren]], [[Odon Elorza]] edo [[Gemma Zabaleta]] politikariak nabarmentzen dira).
Baskismoa [[eusko abertzaletasun|alderdi abertzale]] nahiz ez abertzaleak euren historian zehar bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da, esate baterako, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n [[Ezker Batua]], [[Ahal Dugu]] edota [[PSE]] alderdiek (azken honetan [[Jesus Egiguren]], [[Odon Elorza]] edo [[Gemma Zabaleta]] politikariak nabarmentzen dira).


Aldiz, [[Nafarroako Foru Erkidegoa]]n, [[PSN]]ek kontraesan garbian [[UPN]] eta [[Nafarroako Alderdi Popularra|NPPren]] [[nabarrismo|eskuindar nabarrismoaren]] eraginez edo presiopean [[1970eko hamarkada]]ko amaieran erakutsi zuen hasierako euskaltasunaren aldeko jarrerari muzin egin dio, eta [[Geroa Bai]] ([[Nafarroa Bai]]), [[EH Bildu]], [[Eusko Alkartasuna]], [[EAJ]], [[Aralar (alderdia)|Aralar]], [[Batzarre]], [[Ahal Dugu]] edota [[Nafarroako Ezker Batua]] izan dira [[nabarrismo|nabarrismo aurrerakoia]] eta baskismoa uztartu dituzten alderdiak. Salbuespen gisa, [[CDN]] alderdia legoke, [[1990eko hamarkada]]n arrakasta handirik gabe bi multzoen artean kokatzen saiatu zen alderdia.
Aldiz, [[Nafarroako Foru Erkidegoa]]n, [[PSN]]ek kontraesan garbian [[UPN]] eta [[Nafarroako Alderdi Popularra|NPPren]] [[nabarrismo|eskuindar nabarrismoaren]] eraginez edo presiopean [[1970eko hamarkada]]ko amaieran erakutsi zuen hasierako euskaltasunaren aldeko jarrerari muzin egin dio. [[Geroa Bai]] ([[Nafarroa Bai]]), [[EH Bildu]], [[Eusko Alkartasuna]], [[EAJ]], [[Aralar (alderdia)|Aralar]], [[Batzarre]], [[Ahal Dugu]] edota [[Nafarroako Ezker Batua]] izan dira [[nabarrismo|nabarrismo aurrerakoia]] eta baskismoa uztartu dituzten alderdiak, ''Euskal Herri zaletasun nafartarra'' jorratuz. Salbuespen gisa, [[CDN]] alderdia legoke, [[1990eko hamarkada]]n arrakasta handirik gabe bi multzoen artean kokatzen saiatu zen alderdia.


== Oharrak ==
== Oharrak ==

09:33, 28 ekaina 2020ko berrikusketa

Baskismoa (gaztelaniazko vasquismo hitzetik eratorria), Euskal Herri zaletasuna edo euskaltasuna[oh 1][1] Euskal Herriarekiko edo Euskadirekiko nahiz euskal herritar kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo, ideia politikoak begiratu gabe.

Antzeko sentipena da euskaltzaletasuna. Euskaltzaletasunak euskararekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; baskismoak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, gaztelaniarekiko eta Euskal Herriko gaztelaniazko kulturarekiko atxikimendua ere barne hartzen du.

Baskismoaren aldekoari baskista deritzo. Eskuarki, baskista hitza euskaraz gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskal Herriarekiko edo Euskadirekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko. Esanahi positiboarekin Euskal Herri zale, euskalerrizale, euskaltzale edo euskaltasunaren aldeko erabiltzen dira[2][3][4][5].

Politikan

Baskismoa alderdi abertzale nahiz ez abertzaleak euren historian zehar bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da, esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Ezker Batua, Ahal Dugu edota PSE alderdiek (azken honetan Jesus Egiguren, Odon Elorza edo Gemma Zabaleta politikariak nabarmentzen dira).

Aldiz, Nafarroako Foru Erkidegoan, PSNek kontraesan garbian UPN eta NPPren eskuindar nabarrismoaren eraginez edo presiopean 1970eko hamarkadako amaieran erakutsi zuen hasierako euskaltasunaren aldeko jarrerari muzin egin dio. Geroa Bai (Nafarroa Bai), EH Bildu, Eusko Alkartasuna, EAJ, Aralar, Batzarre, Ahal Dugu edota Nafarroako Ezker Batua izan dira nabarrismo aurrerakoia eta baskismoa uztartu dituzten alderdiak, Euskal Herri zaletasun nafartarra jorratuz. Salbuespen gisa, CDN alderdia legoke, 1990eko hamarkadan arrakasta handirik gabe bi multzoen artean kokatzen saiatu zen alderdia.

Oharrak

  1. XX. mendean, batzuetan euskozaletasun hitza ere aurki dezakegu (ikus. euskotar).

Ikus gainera

Kanpo estekak

  1. «euskozaletasun» Orotariko Euskal Hiztegia. .
  2. «euskaltasun» Orotariko Euskal Hiztegia. .
  3. «Nafarroa Bai».
  4. «Geroa Bai».
  5. «Batzarre».