Euskal herrizaletasun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:
Antzeko sentipena da [[euskaltzaletasun]]a. Euskaltzaletasunak [[euskara]]rekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; baskismoak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, [[gaztelania]]rekiko eta Euskal Herriko gaztelaniazko kulturarekiko atxikimendua ere barne hartzen du.
Antzeko sentipena da [[euskaltzaletasun]]a. Euskaltzaletasunak [[euskara]]rekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; baskismoak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, [[gaztelania]]rekiko eta Euskal Herriko gaztelaniazko kulturarekiko atxikimendua ere barne hartzen du.


Baskismoaren aldekoari ''baskista'' edo ''euskozale'' deritzo. Eskuarki, ''baskista'' hitza euskaraz gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskal Herriarekiko edo Euskadirekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko. Esanahi positiboarekin ''euskozale'',<ref name = "Joxe Azurmendi 1999" /> ''Euskal Herriaren zale'' edo ''euskalerrizale'' erabiltzen dira.<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.nafarroabai.org/noticias/noticia.php?id=40&idioma=eus | izenburua = Anaitasunan gaur ahotsa izanen dute hondarreko 25 urteotan izan ez dutenek | data = 2004-03-05 | aldizkaria = NafarroaBai.org | egilea = [[Nafarroa Bai]]}}</ref>
Euskozaletasunaren aldekoari ''baskista'' edo ''euskozale'' deritzo. Eskuarki, ''baskista'' hitza euskaraz gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskal Herriarekiko edo Euskadirekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko. Esanahi positiboarekin ''euskozale'',<ref name = "Joxe Azurmendi 1999" /> ''Euskal Herriaren zale'' edo ''euskalerrizale'' erabiltzen dira.<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.nafarroabai.org/noticias/noticia.php?id=40&idioma=eus | izenburua = Anaitasunan gaur ahotsa izanen dute hondarreko 25 urteotan izan ez dutenek | data = 2004-03-05 | aldizkaria = NafarroaBai.org | egilea = [[Nafarroa Bai]]}}</ref>


== Politikan ==
== Politikan ==

11:51, 28 ekaina 2020ko berrikusketa

Euskozaletasuna,[1][2] euskalerrizaletasuna[3] edo baskismoa (eskuarki gaitzesgarritzat erabilia, gaztelaniazko vasquismo hitzetik eratorria) Euskal Herriarekiko edo Euskadirekiko nahiz euskal herritar kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo, ideia politikoak begiratu gabe.

Antzeko sentipena da euskaltzaletasuna. Euskaltzaletasunak euskararekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; baskismoak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, gaztelaniarekiko eta Euskal Herriko gaztelaniazko kulturarekiko atxikimendua ere barne hartzen du.

Euskozaletasunaren aldekoari baskista edo euskozale deritzo. Eskuarki, baskista hitza euskaraz gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskal Herriarekiko edo Euskadirekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko. Esanahi positiboarekin euskozale,[1] Euskal Herriaren zale edo euskalerrizale erabiltzen dira.[4]

Politikan

Euskozaletasuna alderdi abertzale nahiz ez abertzaleek euren historian bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da; esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Ezker Batua, Ahal Dugu eta PSE alderdiek (azken honetan Jesus Egiguren, Odon Elorza edo Gemma Zabaleta politikariak nabarmentzen dira).

Aldiz, Nafarroako Foru Erkidegoan, PSNek kontraesan garbian UPN eta NPPren eskuindar nabarrismoaren eraginez edo presiopean 1970eko hamarkadako amaieran erakutsi zuen hasierako jarrera euskozaleari muzin egin dio. Geroa Bai (Nafarroa Bai), EH Bildu, Eusko Alkartasuna, EAJ, Aralar, Batzarre, Ahal Dugu edota Nafarroako Ezker Batua izan dira nafartasun aurrerakoia eta euskaltzaletasuna uztartu dituzten alderdiak, euskalerrizaletasun nafartarra[oh 1] jorratuz. Salbuespen gisa, CDN alderdia legoke, 1990eko hamarkadan arrakasta handirik gabe nabarrismoaren eta euskaltzaletasunaren artean kokatzen saiatu zen alderdia.

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren arabera, nafartarra hitza nafarraren sinonimoa da. Hala ere, kasu honetan gaztelaniazko navarristaren ordaintzat erabili da. Euskaltar hitza ere existitzen da, baina ez dago jasota vasquista esanahiarekin.

Ikus gainera

Kanpo estekak

  1. a b «euskozaletasun» Orotariko Euskal Hiztegia. .
  2. Azurmendi, Joxe. (1999). «"La revelación que me fue la historia". Unamunoren Paz en la guerra-z ohar batzuk» Enseiukarrean (Jakin) 14: 25-79..
  3. «Atarrabia Taldeak Uxue Barkosi (GEROA BAI) ematen dio bere babesa» Atarrabiako Oihua (Zabaltzen.net) 2011ko azaroa.
  4. Nafarroa Bai. (2004-03-05). «Anaitasunan gaur ahotsa izanen dute hondarreko 25 urteotan izan ez dutenek» NafarroaBai.org.