Jump to content

«Angel Etxaniz Olabarria»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Prozesu luze baten ondoren, Espainiako Gobernuak kalte ordaina ordaindu zien Etxanizen familiakoei.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Espainiako Gobernuak kalte-ordaina onartu die Angel Etxanizen senideei -Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza|hizkuntza=eu|data=2015-07-15|url=https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2015/07/15/espainiako-gobernuak-kalte-ordaina-onartu-die-angel-etxanizen-senideei/|aldizkaria=Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza|sartze-data=2020-08-14}}</ref>
 
=== '''Herriko futbol taldea zaletasun''' ===
Herrigintzan aritu izan zen. Kirolzaletasuna herrian bultzatu baina, baitez ere, futboletik herria bizi eta biziberritzeko ahaleginean zalea. Aurrera Futbol klubaren lehendakariorde arduran aritu zen. Oinarritik jardun zuen bere egitekoan, gazteekin eta ez hain gazteekin, herriko futbol talde lana eginez.
 
=== '''Klub 34''' ===
Umetatik Ondarroan bizitakoa. Gurasoek (Patxi eta Maria) taberna bat ireki zuten herriko alde zaharrean. Taberna ezaguna eta herrikoia.
 
Urteetara, 1965ean, bera izan zen “Club 34” ireki zuena. Eskualdeko eta inguru zabaleko gazteen dantzaleku erreferentea izan zen ordutik. Eta berak “Hogeitamalauko Angel” hartu zuen ezizen.
 
=== '''Euskal Herriaren askatasunaren alde lanean''' ===
Etxanizek gazte-gaztetatik edan zuen Ondarroan bizi zen giro abertzaletik. Herri Batasunako militantea, Frankismo garai betean hasi zen Euskal Herriaren askatasunaren alde lanean: Amnistiaren Aldeko Batzordeetan eta, KAS eta Herri Batasunan ondoren.
 
Bere ibilbide politiko, futbolzale eta tabernariak herrian pertsona ezagun eta maitatua izatera eraman zuen.
 
=== '''Atxiloketak''' ===
1964an atxilotu zuten lehengoz, bere dantzalekuan “Gora Euskadi Askatuta” oihukatu zuen bezero bat defendatzeagatik.
 
''Al día siguiente marché a Zaragoza a visitar a mi marido, sin interponer denuncia alguna, pues ellos conocñian perfectamente a los autores del atentado. Aún así tuve que oir una reprimenda. Les dije que ellos sabían mejor que yo qué había ocurrido, cómo habían controlado la calle para que no pasara nadie. A los tres meses, dejaron libre a mi marido''”
 
=== '''“Demokratek hilgo nabe”''' ===
Angelek hainbeste heriotza mehatxu jaso izan zituen eta sumatua zeukan arriskua erreala zela eta hala adierazten zuen “Demokratek hilgo nabe”. 1980ko urte hartako Otsailaren 2an Jesus Mari Zubikarai “Jhisa” ondarrutar gaztea Batallón Vasco Español-ek erailda agertu zenean etxekoei eta ingurukoei eskakizun zehatza egin zien “demokratek hiltzen nabenean, jarri nire gorpua 34 dantzalekuan”.
 
=== '''Erailketa''' ===
1980ko abuztuaren 30ean izan zen. Larunbat gau batez, ordu bata eta erdiak ziren eta asteburuaz gozatzen ari ziren inguruko gazte asko Club 34 dantzalekuan. Angel Etxaniz lanean, Noelia Olabarria (lehengusina) eta Pakita Urrestirekin batera.
 
“''… el 30 de Agosto de 1980 fué asesinado por el Vatallón Vasco Español en el bar de su propiedad. Justo el día después de que UCD y otros partidos políticos convocaran una manifestación “antiterrorista”. Le vaciaron el cargador y una vez en el suelo le pegaron un tiro de gracia en la yugular. Con el ruido de las balas, bajé corriendo dejando a los niños dormidos. Pero para entonces ya estaba muerto. Decidí subir su cuerpo a casa. La Guardia Civil se presentó diciendo que querían ver el locar” por si encontraban los casquillos''”
 
=== '''Kanpai errepika eta sirena hotzaren artean''' ===
[[Fitxategi:Angel34kun enterru3.jpg|thumb|alt=|Musika plazan Angel agurtzera bertaratutakoak]]
Herritar ausart batzuen ekimenez, berehala entzun zen turrun edo sirena hotsa Ondarroa osoan. Arrantzaleen konfradiako turrune uluka hasi zen: bat, bi, hiru, lau… amaierarik gabeko hotsa.   Herritarrak oharazten zien sirena hots haiek ez zutela arrain salmentarik iragartzen, zerbait larria baizik. Eta baziren sirena hots haiekin nahasi ziren Antiguako Baseliza eta Parrokiako kanpaien errepika.
Etengabeak izan ziren herritarren mobilizazioak egunetan zehar. Iluntzean bertan, herri mugimenduak deituta, herri bilera jendetsua egin zen Alamedan. Etxanizen erailketa gaitzetsi eta geratutakoa argitu nahiz ardurak hartzea eskatu zitzaien agintariei. Horrez gain, biharamunerako (igandea) eta astelehenerako greba orokorreko deialdia egin zen. Bilera, manifestazio zaratatsuarekin bukatu zen.
 
=== '''Ehorzketa''' ===
1980ko abuztuaren 31a, igandea, arratsaldeko 17:00etarako, ehorzketaren ordurako, jendez gainezka zeuden Club 34aren inguruak. Ondarroako herritarrez gain, inguruetako herritar eta politikari ezagun asko, tartean Telesforo Monzon, bertaratu ziren azken agurra eman eta ingurukoei babesa ematera.
[[Fitxategi:Angel34kun enterru4.jpg|thumb|alt=|Musika plazan ekitaldi politikoa (pankartan Telesforo Monzon)]]
Hilobian epitafio hau irakur liteke: “1980ko abuztuak 30ean txakurrak eraila. Euskadi askatzea zure ametsa, bizitza bera beste maite zendun eta”.
 
=== '''Herri dolua eta greba''' ===
Herri asanbladak egindako greba deialdiak erantzun betea izan zuen bi egunetan. Grebak izan ziren Markina Xemein eta Mutrikun ere.
 
Igandean, Ondarroa arrantzale herria izanik, igandeak lan handiko egunak izan ohi dira. Arrasteko itsasontziak portura sartzeko eguna izaten da, arraina deskargatu, eta bodegetan prestatzen da salmentarako. Arrantzale, arrain erosle eta langile askoko eguna izaten da baina egun horretan, isiltasuna izan zen nagusi. Astelehenean ere, lan eguna izan arren, erabat geratu zen herri osoa: lantegi, banketxe, taberna… dena itxia geratu zen.
 
=== '''Giro nahasia herrian''' ===
Erailketak berak, batez ere gertatu zen moduak eta, ondorengo egunetako gertakariek giro nahasiarekin utzi zituen herritarrak. Hori gutxi ez eta, 1980ko Irailaren ean, Fernando Agirre Aramaio (Zubi Zaharreko lehendakaria), Jose Maria Gisasola Undabarrena (Aurrera Futbol Klubeko lehendakaria) eta Angel Santiso Alegria herritarrak atxilotu zituen Guardia Zibilak pistolaren desagerpenaren harira. Bilboko La Salve koartelera eraman eta torturatu zituzten.
 
Atxiloketa hauek eta atxiloketen inguruabar larriak erabat amorrarazi zituen lehendik ere suminduta zeuden herritarrak.
 
=== '''Angelen Oroigarria''' ===
Angel Etxaniz Ondarroan