Hirusta gorri: berrikuspenen arteko aldeak
t Autoritate kontrola jartzea |
|||
27. lerroa: | 27. lerroa: | ||
[[Kategoria:Landare apaingarriak]] |
[[Kategoria:Landare apaingarriak]] |
||
[[Kategoria:Euskal Herriko flora]] |
[[Kategoria:Euskal Herriko flora]] |
||
[[Kategoria:Lineok deskribatutako taxoiak]] |
22:05, 27 abuztua 2020ko berrikusketa
Hirusta gorri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Trifolieae |
Generoa | Trifolium |
Espeziea | Trifolium pratense |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | red clover (en) eta red clover isoflavones (en) |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
Hirusta gorria edo sekula-belarra (Trifolium pratense) Trifolium generoko landarea da. Lorea arrosa bizia izaten da eta ekaina eta urria artean loratzen da.
Belardietan ugari hazten den belar iraunkorra, zurtoin tentea eta 20-26 cm inguru luze duena. Hiru-kiribizto eta hirusta-belar izenez ere ezagutzen da. Hosto txiki biribilak eta berdeak, erdian orban zuri bat dutenak izaten ditu; lorea, berriz, lore txiki gorri edo arrosa koloreko askoz osatua. Berez Europan eta Asian hazten da, baina gaur ia mundu guztian dago zabalduta. Ganaduen elikaduran oso erabilia da.[1]
Honen moduko lekariak oso garrantzitsuak dira Rhizobium generoko bakteria batzuekin sinbiosian aireko nitrogenoa nitrato eta nitrato bihurtzen baitute sustraietan eta substantzia horiek dira hain zuzen landarek elikatzeko behar dituztenak.[2]
Hirusta gorrien barietateak
7 barietate daude:
- Trifolium pratense pratense Hedatua.
- Trifolium pratense americanum Hego-ekialdeko Europa.
- Trifolium pratense frigidum Erdialdeko eta Hegoaldeko Europako Mendiak (Pirinioak, Alpeak, Balkanak).
- Trifolium pratense maritimum Itsaso Baltikoko hegoaldeko kosta.
- Trifolium pratense parviflorum Europa.
- Trifolium pratense sativum Mediterranear eskualdea
- Trifolium pratense villosum Alpeak
Erreferentziak
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Fundazioa, Cristina Enea. Uliako loreak ezagutzeko erakusketa - Cristina Enea Fundazioa. (Noiz kontsultatua: 2017-04-02).