Txikipedia:Azala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Izaro Arregi (eztabaida) wikilariaren 8498432 berrikuspena desegin da (toki okerrean egindako aldaketak)
Etiketak: Ordezkatuta Desegin
1. lerroa: 1. lerroa:
<templatestyles src="Txikipedia/styles.css">ALGAK
<templatestyles src="Txikipedia/styles.css" />
Zer dira?

Itsasoko uraza
Alga ( Algae) uretan zein ingurune hezeetan bizi den organismoa da. Landareen oso antzekoa da baina ez du sustrai, zurtoin ezta hostorik. Asko eta asko urtarrak dira, esaterako, hondartzan uretan ikutu edo ikus ditzakegunak.

Gehienak autotrofoak dira, fotosintesiaren bidez elikatzen direnak baina, heterotrofoa denik ere badago. Hauen artean, zelulabakarrak, zelulanitzak eta koloniak osatzen dituztenak ditugu, oso txikietatik hasiz 50 metro baino gehiago neurtzen duteneraino.

Nolakoak dira?
Algak itsasoko barazki bezela dira ezagutuak. Itsuraz gehienak berdexkak dira, nahiz eta marroiak, gorriak eta antzerako koloretakoak ere aurki ditzazkegu. Sarritan, ikutzerakoan desatseginak izan daitezke eta hauen gainetik ibiltzea arriskutsua ere izan daiteke oso irristakorrak baitira.

Jangarriak al dira?
Alga asko jangarriak dira, askotan sukaldariek beraien errezetak egiterako orduan alga batzuk erabiltzen dituzte baina, supermerkatu zein dendetan saltzen diren beste hainbat produktu egiterako ere erabiltzen dira, esaterako, haurren janaria, esnekiak, zorroetan datozen zopa, krema eta maskotentzako elikagaia, besteak beste.

Gainera, gure gorputzarentzat onuragarriak direla esaten da; esneak baino kaltzio gehiago eta dilistek baino burdin gehiago dute, kolesterol-mailak erregulatzen dituzte, heste-igarotzea hobetzen dute, hazkunde-garaietan garrantzitsuak dira, oso onuragarriak dira menopausian, nerbio-sistemaren funtzioak hobetzen dituzte eta abar.


Hiru alga: parda, gorria eta berdea
Alga motak
Algei dagokienez, alga aniztasun handi baten aurrean topatuko gara, denak kolore, tamaina, forma eta onura desberdinak eskaini ditzazketelarik. Hona hemen garrantzitsu batzuk:


Alga gorria
ALGA GORRIAK
Ur epel eta sakonetak bizi direnak dira. Sailkapen honen barnean, Irlandako goroldioa eta Cochayuyo dira ezagunenak. Irlandako goroldioa leku harritsuetan eta era basatian hazten da. Alga freskagarria eta hidratatzailea da, eta oso egokia da biriketan eta bihotzean beroarekin sortzen diren patologiak tratatzeko. Udan entsaladetan laguntzeko erabiltzen da. Bestalde, Cochayuyo, jatorriz Txilekoa da eta tradizio handikoa kultura indigenan, oso baloratua da gibelaren propietate desintoxikatzaileengatik.

Alga parda
ALGA PARDAK
Parda gehienak, gune epel eta subpolarretako kostalde harritsuetan bizi dira, marearteko eremua domeinatzen dutelarik. Nori alga, bikaina da larruazaleko eta mukosetako arazoak tratatzeko eta A bitaminan oso aberatsa da. Honekin, arrozez betetako bolak egiten dira sushiarekin elkarbanatzeko. Itsasoko espagetia berriz, itsaso sakonetan eta gune asaldatuetan hazten dena. Tailarinak gogorarazten dituen forma luze eta estua dute.

Alga berdea
ALGA BERDE-URDINXKAK
Espirulina alga berde-urdinxken taldekoa da, eta 1.500 mota baino gehiago ezagutzen dira. Kirolariek, argaltzeko dietak egiten dituzten horiek, haurdun daudenek eta anemia neurtzeko behar dituzten horiek kontsumitzen dute. Bestalde, Chlorela kolore berde urdinxkako klorofila iturririk handiena duen zelula bakarreko alga da.
Gizakioi eskaintzen dizkiguten onurak
Kolesterol-maila erregulatzen dute, hesteetako zirkulazioa hobetzen dute, kaltzioa ematen dute, hazkuntzan laguntzen dute, menopausian laguntzen dute, nerbio-sistemaren funtzioak hobetzen dituzte, hauei esker immunitatea handitzen da eta abar.

Bitxikeriak
10.000 makroalga existitzen dira baina, landareekin alderatuz oso gutxi dira, landareak 230.000 baitira.

Ilunpean dizdira egiten duten algak ere aurki daitezke. Alga hauek berdeak izaten dira eta oso txikiak. Mota askotakoak aurki ditzakegu baina hauetako hamarrek pertsona baten ilearen tamaina dute.

Arrantzale askok arraina arrantzatu beharrean algak eraman izan dituzte sareetan itsatsiak.

Erreferentziak
https://www.conasi.eu/blog/consejos-de-salud/que-son-las-algas/

https://www.webconsultas.com/dieta-y-nutricion/alimentos-saludables/curiosidades-sobre-las-algas#:~:text=Las%20algas%20tambi%C3%A9n%20son%20muy,utilizar%20estas%20plantas%20como%20biocombustible.

https://naturaleza.paradais-sphynx.com/algas/algas-caracteristicas-tipos.htm</templatestyles>
{{Txikipedia:Azala/Goiburua}}
{{Txikipedia:Azala/Goiburua}}
{{Txikipedia:Azala/Aplikazioa}}
{{Txikipedia:Azala/Aplikazioa}}

17:43, 21 apirila 2021ko berrikusketa

Ongi etorri Txikipediara
Umeentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea
Gaur 2024ko apirilaren 26a, Ostirala da
eta 7.080 artikulu ditugu.
Jaitsi Txikipedia Aplikazioa >>>>>
Android

iOS
🔎  Gaiak

📷  Irudi nabarmendua
Hilabeteko argazkia

Hirugarren sektoreaz jakiteko, ikasi Otsorekin

📰  Artikulu nabarmendua
Ekonomiako hirugarren sektorea ondasun materialak ekoizten ez dituzten jarduerak biltzen dituena da. Lehen eta bigarren sektoreek ondasun materialak (lehengaiak eta produktu landuak edo erdi-landuak) ekoitzen dituzten bezala, hirugarren sektoreak zerbitzuak ematen ditu: merkataritza, turismoa, garraioa, elektrizitate, gas eta erregaien hornikuntza, hezkuntza eta osasungintza, besteak beste; horregatik, "zerbitzuen sektorea" ere deitzen zaio.

Hirugarren sektorearen garrantzi ekonomikoa nabarmen handitu da lehenengo eta bigarren sektoreen aldean, XX. mendearen bukaeratik aurrera. Esaterako, Australian, 2007an, enpresa guztien % 85 zerbitzuen sektorean zeuden. 2009an bederatzi milioi langile baino gehiago zeuden Australian zerbitzuen sektorean, eta hori lanpostu guztien % 86 zen. Indian, zerbitzuen sektoreko enpresak izugarri hazi dira, eta horiek Indiako BPGaren % 55 osatu zuten 2006-2007an.

Zer dira zerbitzuak?

Zerbitzuak ukitu ezin diren gauzak dira, enpresa batzuek biztanleei oro har edota beste enpresa batzuei eskaintzen dizkietenak, hala nola garraioa, turismoaren alorreko ekintzak, aholkularitza, irakaskuntza, osasun-arreta, esperientziak, edo aisialdia.



📰  Artikuluren bat egin nahi?
🐺  Ikasi Otsorekin!
🙋  Laguntza behar duzu?
🎲  Ausazko hitza (bota dadoa)
uztail
urtearen zazpigarren hila (31 egun)

Entzun gehiago Ahotsaken Itzulpenak lortu Elhuyarren

💡  Ba al dakizu?
Konparazio erabilgarri batzuk: