Tekla-instrumentu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Piano keys.jpg|thumb|Piano baten teklatua]]
[[Fitxategi:Piano keys.jpg|thumb|Piano baten teklatua]]
'''Tekla instrumentua''',<ref>Euskaltzaindiaren Hiztegian "teklatu" hitza jasotzen da. "klabier" hitzarekin batera.</ref> '''teklatu instrumentua''' edo '''giltzadi instrumentua''' [[musika tresna|musika tresnen]] mota bat da, [[musika]] interpretatzeko teklatu, klabier edo giltzadia erabiltzen duena. Tekla instrumentu ohikoenak [[piano]]a, [[eskusoinu]]a, [[organo]]a eta [[teklatu elektroniko]]ak dira. Teklatua, musika tresnaren aurrealdeko zatia izaten da, teklaz edo giltzaz osatua, eta hatzez jo behar izaten da musika egiteko. Hedapenez, teklatu edo giltzadi hitza, teklatua duen musika tresna osoarentzat erabiltzen da. Teklak jotzean, musika tresnak modu akustiko, elektroniko edo elektromagnetikoan soinuak sortzen ditu, eta, soinu horiek, denboran zehar, [[melodia]] bat osatzen dute. Batzuetan, jarraika jotzen dira, [[akorde]]ak eratuz, denboran zehar, musika [[harmonia (musika)|harmonia]] bat eratzen dutena.
'''Tekla-instrumentua''',<ref>Euskaltzaindiaren Hiztegian "teklatu" hitza jasotzen da. "klabier" hitzarekin batera.</ref> '''teklatu-instrumentua''', '''klabier-instrumentua''' edo '''giltzadi-instrumentua''' [[musika tresna|musika tresnen]] mota bat da, [[musika]] interpretatzeko teklatu, klabier edo giltzadia erabiltzen duena. Tekla instrumentu ohikoenak [[piano]]a, [[eskusoinu]]a, [[organo]]a eta [[teklatu elektroniko]]ak dira. Teklatua, musika tresnaren aurrealdeko zatia izaten da, teklaz edo giltzaz osatua, eta hatzez jo behar izaten da musika egiteko. Hedapenez, teklatu edo giltzadi hitza, teklatua duen musika tresna osoarentzat erabiltzen da. Teklak jotzean, musika tresnak modu akustiko, elektroniko edo elektromagnetikoan soinuak sortzen ditu, eta, soinu horiek, denboran zehar, [[melodia]] bat osatzen dute. Batzuetan, jarraika jotzen dira, [[akorde]]ak eratuz, denboran zehar, musika [[harmonia (musika)|harmonia]] bat eratzen dutena.


Bata bestearen ondoan dauden giltza beltz eta zuriz osatua dago. Bata bestearen ondoko teklen arteko tartea, [[tonuerdi]] bat da, eta bi giltza edo teklen arteko tartea, tonu bat.
Bata bestearen ondoan dauden giltza beltz eta zuriz osatua dago. Bata bestearen ondoko teklen arteko tartea, [[tonuerdi]] bat da, eta bi giltza edo teklen arteko tartea, tonu bat.


Giltzadia duten musika tresnak jotzen dituenari, teklista deritzo ([[Hego Euskal Herria]]n), edo klabierista ([[Ipar Euskal Herria]]n), edo [[giltzadi jotzaile]].
Giltzadia duten musika tresnak jotzen dituenari, teklatu-jotzaile deritzo ([[Hego Euskal Herria]]n)<ref>{{Erreferentzia|izena=Elhuyar|abizena=Fundazioa|izenburua=teklatu-jotzaile|hizkuntza=eu|url=https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/teklatu-jotzaile|aldizkaria=Elhuyar Hiztegia|sartze-data=2022-01-22}}</ref>, edo klabierista ([[Ipar Euskal Herria]]n), edo [[giltzadi-jotzaile]].


== Historia ==
== Historia ==

13:44, 22 urtarrila 2022ko berrikusketa

Piano baten teklatua

Tekla-instrumentua,[1] teklatu-instrumentua, klabier-instrumentua edo giltzadi-instrumentua musika tresnen mota bat da, musika interpretatzeko teklatu, klabier edo giltzadia erabiltzen duena. Tekla instrumentu ohikoenak pianoa, eskusoinua, organoa eta teklatu elektronikoak dira. Teklatua, musika tresnaren aurrealdeko zatia izaten da, teklaz edo giltzaz osatua, eta hatzez jo behar izaten da musika egiteko. Hedapenez, teklatu edo giltzadi hitza, teklatua duen musika tresna osoarentzat erabiltzen da. Teklak jotzean, musika tresnak modu akustiko, elektroniko edo elektromagnetikoan soinuak sortzen ditu, eta, soinu horiek, denboran zehar, melodia bat osatzen dute. Batzuetan, jarraika jotzen dira, akordeak eratuz, denboran zehar, musika harmonia bat eratzen dutena.

Bata bestearen ondoan dauden giltza beltz eta zuriz osatua dago. Bata bestearen ondoko teklen arteko tartea, tonuerdi bat da, eta bi giltza edo teklen arteko tartea, tonu bat.

Giltzadia duten musika tresnak jotzen dituenari, teklatu-jotzaile deritzo (Hego Euskal Herrian)[2], edo klabierista (Ipar Euskal Herrian), edo giltzadi-jotzaile.

Historia

Musika teklatuak, mendebaldeko afinazioaren arabera diseinatuak daude. Doren eskalako nota naturalak (do, re, mi fa, sol, la eta si) zuri kolorekoak eta tamaina handiagokoak dira, sostenitu (do, re, fa, sol eta la sostenituak) eta bemolenak (re, mi, sol, la eta si bemol), kolore beltzekoak eta txikiagoak diren bitartean.

Teklatuan notak antolatuta dauden moduak, bere jatorria XV. mendean du, teklatuaren kontzeptua jada K. a. III. mendean ikus daitekeen arren, hydraulisarekin (urezko greziar organoa).

Tekla kopurua

Teklatuen tekla kopurua, denbora igaro ahala, gehitzen joan da. XVIII. mendean, klabizenbaloak bost oktabaraino iristen ziren (61 tekla baino ez askoz gehiago), 1870etik aurrera eginiko piano gehienek 88 zituzten bitartean. Egungo pianoren batzuk, tekla batzuk gehixeago dituzte (adibidez, Bösendorfer 225 ereduko piano batek, 92 ditu, eta Bösendorfer 290 Inperial ereduko batek 97).

Organoek, hala adierazita dutelako, 61 tekla dituzte.

Sintetizadoreek, oro har, 61, 76 edo 88 tekla izaten dituzte (5, 6 edo 7 oktaba)

Tekla zuri eta beltzen kopurua, aldatu egin daiteke eraikitzailearen eta teklatu ereduaren arabera. Adibidez, Yamaha enpresako bost oktabako teklatuak 61 teklarekin datoz (36 zuri eta 25 beltz), oktaba kopuru bereko Casioren teklatu batek 59 tekla dituen bitartean (34 zuri eta 59 beltz).

Teklatuzko musika tresna motak

Teklatuzko musika tresnak, honelakoak izan daitezke:

Teklatuzko beste musika tresna batzuk

Badaude teklatu itxura duten musika tresnak, berez, teklatuzkoak ez diren arren. Adibidez, xilofonoa, marinba, bibrafonoa, lira edo glockenspielak, badituzte tonu eta tonuerditan jarritako material erresonante batez eginiko barraren batzuk, baina zuzenean jotzen dira, zotz batzuen bidez.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegian "teklatu" hitza jasotzen da. "klabier" hitzarekin batera.
  2. Fundazioa, Elhuyar. «teklatu-jotzaile» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).

Kanpo estekak