Lesbos

Koordenatuak: 39°13′N 26°17′E / 39.21°N 26.28°E / 39.21; 26.28
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lesbos
Datu orokorrak
Garaiera968 m
Motauharte
Azalera1.641 km²
Geografia
Map
Koordenatuak39°13′N 26°17′E / 39.21°N 26.28°E / 39.21; 26.28
UTC orduaEkialdeko Europako Ordua
KokapenaEgeo
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of the Aegean
EskualdeaIpar Egeo
Ur-gorputzaEgeo
Leku geografikoaMediterraneoa
Mendizaletasuna

Lesbos[1][2] (grezieraz: Λέσβος), Egeo itsasoan, Turkiako kostaldetik gertu dagoen greziar uhartea da. 1.632.8 km²ko eremua du eta 2011n 85.330 biztanle zituen. Hiriburua Mitilene da. Antzinatean garrantzi handia izan zuen, eta ezaguna egin zen, batez ere, Safo olerkaria bertan bizi izan zelako. Honen poemak ospetsuak ziren beste emakume batzuekin izaten zituen amodio kontuez idazten zuelako. Hortik dator lesbianismo hitza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina Pentapolis izena eman zioten eta eoliarrek kolonizatu zuten. K.a. VII. eta K.a. VI. mendeetan kultura loraldia izan zuen. K.a. 428-427an Atenasen kontra matxinatu zen. Matxinadak, ordea, ez zuen ezer lortu eta Lesbos Delosko Ligari elkartu zitzaion. Gero, Bizantziar Inperioaren mende egon zen; Erdi Aroan, berriz, Genovaren (1345) eta otomandarren mende (1462).

Ekialdeko errefuxiatuen krisiaren ondorioz, 2014tik aurrera Lesbos uhartea Ekialde Hurbileko gatazketatik ihesi zeudenentzat Europarako sarbide bilakatu zen eta Idomeniko kanpamendua atxilotze-zentro bilakatu zen milaka lagunentzat Greziako Gobernuak Europar Batasunaren aginduak jarraiki mugak itxi eta desalojatu zituenean. [3][4][5][6][7]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesbos uharte bolkaniko menditsua da. Iparralde eta erdialdean kokatutako Lepetymos (968 m) eta Olympo (968 m) mendiak dira gailurrak. Itsasertza oso malkortsua da. Bi badia nabarmen ditu, Gerasekoa hego-ekialdean eta Kallonikoa hego-mendebaldean. Uhartearen %40 olibondoek hartzen dute; guztira 11 milioi bat olibondo daude beste fruta-arbola batzuekin batera. Basoek, berriz, %20 okupatzen dute eta beste guztia lur landua edo hiri-lurrak dira. Uhartearen mendebaldean dagoen harri bihurtutako sekuoien basoa munduko bigarren handiena da.

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia jarduera nagusia laborantza (garia, garagarra, zitrikoak, olibondoak, tabakoa) da, eta ospe handia du hango ardoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]