Piotr Kowalski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piotr Kowalski

Bizitza
JaiotzaLviv1927ko martxoaren 2a
Herrialdea Polonia
 Frantzia  (1971 -
HeriotzaParis2004ko urtarrilaren 7a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, eskultorea eta installation artist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Jagellondar Unibertsitatea
Lan nabarmenak

piotrkowalski.com
Discogs: 774391 Edit the value on Wikidata

Piotr Kowalski (Lviv, Polonia, 1927Paris, Frantzia, 2004) frantses artista izan zen, poloniarra jatorriz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971n frantziar herritartasuna lortu zuen. Arkitektura ikasi zuen Estatu Batuetako Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) 1947. urtetik 1952. urtera. Aldi berean, Matematika eta Fisika ikasketak egin zituen. Kowalskik arte-adierazpenaren hurbilpen metodikoa proposatzen zuen, hipotesi esperimentaletan oinarrituta.

Egin zituen eskultura-lanen artean ditu: Kaliforniako Long Beach Unibertsitateko dinamitazko eskultura (1965), Linzeko (Austria) Thermocouple eskultura (1978), Time-Machine II (Parisko George-Pompidou eraikinean 1981-1982 denboraldian erakutsia), La Place des Degrés (1989, Parisko La Défensen).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piotr Kowalski Aldatu lotura Wikidatan