Txorizo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txorizo
hestebete, dry sausage (en) Itzuli eta zakote
Osagaiaktxerrikia
Historia
JatorriaPortugal eta Espainia

Txorizoa Iberiar Penintsulan jatorria duen hestebetea da. Gatza, piperrautsak eta bestelako espeziak dituen txerri-okela xehatua da.

Txorizo motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar penintsulan Errioxako txorizoa eta Pamplona txorizoa asko kontsumitzen da. Txerriak ugari dauden eskualdetan ere txorizo produkzioa handia da, Salamancan esate baterako. Nafarroan txorizoaz gain txistorra ere egiten da.

Hego Amerikako herrialdetan chorizo izena hestebete mota ugaritarako erabiltzen da eta choripána egiten da, ogi artean jaten den txorizo frijitua.

Araban ere egiten da txoripana, prestatzeko modua bestelakoa bada ere. Kasu honetan ogiaren masa labean sartzen da barruan txorizo zati bat duela, eta biak batera egiten dira.

Txorizo beganoa ere existitzen da. Haragiaren ordez seitana, tofua edo kuia erabiltzen da.

Erabilera sukaldaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar penintsulako sukaldaritzan oso erabilia da. Adibidez:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]