Pazko-opil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karapaixo» orritik birbideratua)
Bedoñan egindako karapaixoa (Debagoienan).

Pazko-opila ogi edo opil berezi bat da, amabitxiak edo aitabitxiak Pazkoz besoetakoari oparitzen diona. Eskualdearen arabera, itxura ugari ditu, nahiz eta gehienetan hiruki itxurakoa eta barnean arrautza oso bat ala gehiago eduki.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotariko izenak ditu:

Opila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserriko ogiaren ore bera eramaten du baina barnean arrautzak eta txorizoak sartzen zaizkio. Ogiak hiruki itxura izaten du, Hirutasuna oroitaraziz[4]. Labean sartzen da ondoren eta bertan arrautza egosten da eta txorizoa egiten. Txorizo eta arrautza kopurua alda daiteke[5].

Azken urteotan era berriak ere egiten hasi dira, arrautzen ordez sagarra erabiliz, adibidez. Haurrentzako litxarreriazko karapaixo gozoak ere egiten dira, brioxa-opilarekin eta txokolatezko arrautzekin.

Ohitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangaldean mokotsa edo morkotsa esaten zaio eta Pazkoan oparitzen da. Horren ezaugarri bereziena opilaren erdian eramaten duen arrautza egosia da.

Debagoienan (Gipuzkoako mendebaldean) eta Aramaion (Araba) karapaixo edo garipaua izenarekin ezagutzen da eta Garizuma garaian izaten da. Arrautza egosiaz gain, txorizoak ere edikitzen ditu barnean. Amabitxi edo aitabitxiak urtero oparitzen dio besoetakoari, ezkontzen den arte[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Zergatik oparitzen dira pazko-opilak?. Diario Vasco egunkaria 24-3-2016.
  2. Kaixo, karapaixo![Betiko hautsitako esteka] artikulua Berrian.
  3. Arana Murillo, Anuntxi. (01.06.16). Jaietako eskeen erredundantziaren zentzua. Eusko Ikaskuntza, 232 or..
  4. Antxon Agirre Sorondo. (2010 / 03-26 / 04 - 09). Aste Santuko jakiak Euskal Herrian. .
  5. «Karapaixoa egiten Urkimendi baserriko Joseba Aranarekin, Arrasateko Bedoña auzoan» Debagoiena Zuzenean 2014-04-02 (Noiz kontsultatua: 2018-02-25).
  6. Karapaixo, Garipaua, Mokotza.. 2010-04-02 (Noiz kontsultatua: 2018-02-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]