Bernard Pivot
Bernard Pivot (Lyon, Frantzia, 1935eko maiatzaren 5a – Neuilly-sur-Seine, 2024ko maiatzaren 6a) frantses literatura-kritikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako telebistako kritikari eta aurkezle ospetsuenetako bat izan zen. Apostrophes saioaren aurkezlea izan zen, eta hari esker ospea lortu zuen. Telebistako sail horrek zazpi milioi ikusle erakartzen zituen; irakurzaletasuna bultzatzea zen helburua, eta, saioaren bidez, idazleen eta irakurleen arteko ataka gainditzen saiatzen zen Pivot. Hainbesterainoko arrakasta izan zuen, ezen idazle bat saio hartan agertzeak liburu-salmenten izugarrizko igoera ekartzen baitzuen. Saio arina osatzen asmatu zuen, elkarrizketa serio baina, aldi berean, atseginak eskainiz.
Ezaguna da, orobat, frantsesezko hitzei buruzko Les championnats d'ortographe lehiaketen antolatzaile gisa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.