Berridi baserria

Koordenatuak: 43°16′03″N 2°01′48″W / 43.26756°N 2.03012°W / 43.26756; -2.03012
Wikipedia, Entziklopedia askea
Berridi baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Saiatzeko aldaera Saiatzeko aldaera
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°16′03″N 2°01′48″W / 43.26756°N 2.03012°W / 43.26756; -2.03012
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVIII. mendea
Ondarea
EJren ondarea1266

Berridi Donostiako Zubieta auzoan dagoen baserria da, muino batean, Oria ibaiaren ibar gainean.

2006ko ekainaren 2an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak oinplano angeluzuzena du (21 m x 20 m). Bi solairu eta ganbara ditu, harlanduzko eskantzuak, haize-babesa, hori ere harlangaitzezkoa, I-ko eskantzuarekin, eta hiru isuriko zurezko estalkia.

Fatxada nagusia IEra begira dago. Harlangaitzezko behe-solairuak sekzio laukiko harlanduzko pilareak ditu, hareharrizkoak, eta harlanduz inguraturiko leiho bat. Lehen solairuan eta ganbaran zurezko bilbadurak ditu, eta ganbarakoak estalkiperaino iristen dira. Baoak asimetrikoki eratuak daude, bilbadurako muntagen posizioaren arabera. Konposizioa oso erregularra da. Bilbaduren arteko baoak zeramikazko adreiluz beteak daude. Fatxada kasetoiz apainduta dago, eta bertan nabarmentzekoak dira solibaburuetako lerroak. Gainerako hiru fatxadak luzitutako harlangaitzezkoak dira, zuriz margotuak. HEko fatxadan, azpimarratzekoa da zurezko ertzdun leiho bat, ebakidura zuzeneko barrena duena. HMko fatxadan, nabarmentzekoak dira harlanduz inguratutako hiru leiho. Azkenik, teilape-eranskin batek IMko fatxadaren zati bat estaltzen du.

Baserriko barne-egitura harroinen gainean bermatuta dago eta sekzio handiko sei zutoin pieza bakarrekoak ditu. Horiekin batera, horma-arteen, besoen eta soliben arteko bao argitsuak dituzten habeek eraikinaren egitura orekatu eta simetrikoa osatzen dute. Baserriko zurezko teilatua ere –petralez, gapirioz eta lataz egina– handia da.

IMko fatxadari erantsitako teilape-eranskina ez da monumentutzat hartzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa