Bertalan Farkas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bertalan Farkas

air attaché (en) Itzuli

1996 - 1997
Bizitza
JaiotzaGyulaháza (en) Itzuli1949ko abuztuaren 2a (74 urte)
Herrialdea Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
Hezkuntza
HeziketaQ60860542 Itzuli 1969)
Krasnodar Higher Military Aviation School of Pilots named after Hero of the Soviet Union A.K. Serov (en) Itzuli
Hizkuntzakesperantoa
hungariera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakastronauta, hegazkinlaria, esperantista, militarra eta politikaria
Enplegatzailea(k)Budapest University of Technology and Economics (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraHungarian Air Force (en) Itzuli
Graduabrigada-jeneral
Astronauta
MisioakSoyuz 36 (en) Itzuli Soyuz 35 (en) Itzuli
Misioen entseina(k)Soyuz 36
Denbora espazioan11.325 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaHungarian Democratic Forum (en) Itzuli
Q113722689 Itzuli

Bertalan Farkas (Gyulaháza, Hungaria, 1949ko abuztuaren 2a) hungariar pilotu eta kosmonauta ohia da. Espaziora joandako lehenengo hungariar eta esperantozalea bihurtu zen 1980ko maiatzaren 26an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gyulaházan jaioa, Szolnoken dagoen György Kilián Eskola Aeronautikoan graduatu zen 1969an. Ondoren, Sobietar Batasuneko Krasnodarreko Abiazio Militarreko Institutura joan zen, 1972an graduatuz.

Farkas Hungariako Aire Armadan sartu eta brigadier jeneral mailara igo zen.

1978an bere burua aurkeztu zuen kosmonauta bihurtzeko eta Interkosmosen 5. nazioarteko programan parte hartzeko hautatua izan zen. Bere ordezko kosmonauta Béla Magyari zen.

1980ko maiatzaren 26an, Farkas eta Valeri Kubasov kosmonauta sobietarra espaziora joan ziren Baikonurko Kosmodromotik Soiuz 36 misioan.

Orbitan zegoela, Farkasek materialen zientziako saiakuntzak burutu zituen. Espazioan 7 egun, 20 ordu eta 45 minutu igaro ondoren eta 124 orbita osatu ondoren, Farkas eta Kubasov Lurrera itzuli ziren, Zhezkazgandik 140 km hego-ekialdera lurreratuz. 1980ko ekainaren 30ean Bertalan Farkas Sobietar Batasuneko heroi tituluarekin saritu zuten.

Hungariako Foro Demokratiko alderdi kontserbadoreko kidea da. 2006an hungariar parlamenturako hauteskundeetako hautagaia izan zen Baktalórántházako hautes-barrutian. Bere bizitza pertsonalari dagokionez, Anikó Farkasekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba dituzte: Aida, Ádám eta Bertalan.