Bertha Frederich
Bertha Frederich | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hannover, 1823ko urriaren 11 |
Heriotza | Koblentza, 1882ko urriaren 5a (58 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea |
Izengoitia(k) | Golo Raimund eta Georg Dannenberg |
Bertha Frederich, jaiotzez Wilhelmine Agnes Bertha Heyn (Hannover, 1823ko urriaren 10a[1] edo urriaren 11[2] – Koblentza, 1882ko urriaren 5a), Golo Raimund[3] eta Georg Dannenberg[4] izengoitiz ere ezaguna, alemaniar eleberrigilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertha Frederich Hannoverko merkatari familia batetik zetorren[4]. Wilhelmine Dorothea Jänecke eta Johann Ludwig Heynen alaba eta Wilhelm August Heynen arreba zen[4][5].
Aitaren laguntzari esker, hezkuntza ona jaso zuen. 1847an Eduard Frederich lehengusuarekin ezkondu zen. Familiarekiko independentzia ekonomikoa lortzeko, senar-emazteak Anberesera joan ziren, eta geroago Liejan, Parisen, Ganten eta Bruselan ere bizi izan ziren[4]. 1850eko hamarkadaren hasieran Hannoverrera itzuli ziren arazo ekonomikoengatik[4], eta han Jurgi V.ak Eduard gorteko margolari izendatu zuen[6].
Erregearekin izandako ezberdintasun politikoak zirela eta, Frederichek karguari uko egin zion eta Hannöverscher Courier egunkaria sortu zuen Karl Rümpler argitaratzailearekin batera. Bertha Frederich egunkari horretan kolaboratu zuen, gehienetan Georg Dannenberg izengoitia erabiliz[6].
1864an senarra hil zitzaionean, Bertha Frederichek publikotik alde egin zuen eta hiru seme-alabei erabat dedikatu zen. 1872an bere seme bakarra ere hil zen, eta Frederich deprimitu egin zen[4].
1879an alabetako bat galdu zuen eta harrezkero ez zen inoiz sendatu. 1882an istripu zerebrobaskular baten ondorioz hil zen Koblentzan[4].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Novellen (11 liburukitan, 1857-1859)
- Zwei Bräute (1857)
- Ein Familienschmuck (1858)
- Bürgerlich Blut (2 liburukitan, 1859)
- Ein deutsches Weib (1859)
- Ein hartes Herz (1860)
- Durch zwei Menschenalter (3 liburukitan, 1863)
- Schloß Elkrath (3 liburukitan, 1866)
- Gebrüder Spalding (1867)
- Zweimal vermählt (3 liburukitan, 1868)
- Verwaist (3 liburukitan, 1875)
- Mein ist die Rache (3 liburukitan, 1878)
- Ein neues Geschlecht (1879)
- Gesucht und gefunden (1880)
- Bauernleben (1880)
- Von Hand zu Hand (3 liburukitan, 1882)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Alemanez) Friedrichs, Elisabeth. (1981). Die deutschsprachigen Schriftstellerinnen des 18. und 19. Jahrhunderts. Stuttgart: Metzler, 86-87 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
- ↑ (Alemanez) «Bertha Frederich- Heyn, Ps. Golo Raimund, Georg Dannenberg» Fembio (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
- ↑ (Alemanez) «Frederich, Bertha» Niedersächsische Personen (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
- ↑ a b c d e f g (Alemanez) Schroeder, Hiltrud. (1991). Sophie & Co. Bedeutende Frauen Hannovers. Biographische Portraits. Hannover: Fackelträger, 232-233 or. ISBN 3-7716-1521-6..
- ↑ (Portugesez) Moya, Salvador de. (1967). Famílias brasileiras de origem germânica. Subsidios genealógicos. Uma publicação do Instituto Hans Staden de Ciências, Letras e Intercâmbio Cultural Brasileiro-Alemão. 5 São Paulo: Instituto Hans Staden, 811 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).
- ↑ a b (Alemanez) Eckart, Rudolf. (1891). Lexikon der niedersächsischen Schriftsteller von den ältesten Zeiten bis zur Gegenwart. Osterwieck im Harz: Zickfeldt, 137 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-05).