Bestaberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bestaberria
Bestaberri edo Gorpuztia, Armendaritzen ospatua.
Data
2023Ekainaren 8
2024Maiatzaren 30
2025Ekainaren 19

Bestaberri izenarekin Euskal Herriko lurralde batzuetan, bereziki Nafarroa Garaiko iparraldean eta Ipar Euskal Herrian, Gorpuztia ospatzen da. Ospakizun horietan, esanahi erlijiosoaz gainera, elementu folkloriko nabariak biltzen dira.[1] Sinkretismo handiko festa da, beraz. Iparraldean, festaren ezaugarri nagusietariko bat napoleondar guardiaren desfilea da.[2] Mendekoste ondoren bi igande jarraian ospatzen da. Nafarroa Beherean, Heleta, Armendaritze, Donamartiri, Donoztiri, Bithiriña, Ortzaize, Bidarrai eta Ostankoa herrietan ospatua da; Lapurdin, Lekorne, Makea, Luhuso, Kanbo, Baiona, Donibane Lohizune, Ziburu, Senpere eta Itsasun; azkenik, Zuberoko Etxarri herrian ospatua da.

Armendariztarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armendariztarrak bereziki ezagunak dira, hau da, Nafarroa Behereko Armendaritze herrian egiten diren ekitaldiak. 2018tik Frantziako Kultura Ondare Immaterialaren izendapena du. XIX. mendean, Marie Garaik irudikatu zuen ospakizuna, lehenengo aldiz oihal gainean. Martxan (eta ez dantzetan, garai bereko tradizioa den bezala) guardia jantzia ikus daiteke.[3]

Napoleondar guardiaren desfilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Guardia nazionala" ere deituta, eskolta horrek Gorpuzti ekitaldian funtsezko garrantzia du liturgian. Parrokiako apaizarekin eta Sakramentuarekin erromeria egiteaz gain kantatzen dituzten kanta tradizionalak azpimarratu behar dira. Bi antropologok, Michel Guilcher (1972an)[4] eta Marcel Etchehandy (1989an),[5] guardia hori aztertu zuten. Zaindari horiek eukaristia daraman apaizari eskolta ematen diote.

Bi lerrotan antolatuta, hona hemen guardia nola amtolatzen den goardia Armendaritzen, prozesioaren burutik bukaeraraino:

Izena Funtzioa
Oilarak Bi dantzari horiek martxa irekitzen dute. Izena makilan daramaten oilarrak eman die: hegazti hori katolizismoan sinbolikoki eguzkiaren sinboloa da. Politikoki, frantziarren sinbolo politikoa da.
Suisa Funtzio hau Ortzaizetik zabaltzen ari da eta, egun, 1998tik, Armendaritzen ere agertzen da. Bere funtzioa eliza berbegiratzea da.
Lantzierak edo lantzariak Dantzari onenak izaten dira. Bi dira eta Zuberoako estiloko "hegaldiak" egiten dituzte. Beste dantzari guztiak bezala, praketan kaskabiloak zintzilik daramatzate.
Zanpurrak edo lubakitzaileak Sei dira. Haiek ere oilarren eta lantzarieen koreografia bera jarraitzen dute, baina arintasun txikiagoaz. Lurretik hurbil dantzatzen dira eta sorbalda gainean aizkora daramate. Buruan ispiluak eta erlijio-irudiak daramatzate.
Makilari Zuzendariaren papera egiten du. Berak musikariei erritmoa markatzen die eta musika zuzentzen du.
Musika banda Musika taldea guardiaren taldean integratuta doa.
Banderadunak Musikarekin banderekin dantzatzen dira. Txikiagoak eta arinagoak dira. Izan ere, musikaren erritmora biratzeko gai izan behar dira. Jatorrian, Armendaritze herrian ez zen rol hori dantzatzen; Heletatik, 1998an eraman zuten.
Danbor-fanfarreak 1970. hamarkada arte herrian zegoen talde hori. Geroztik, militar erritmoak markatzeko Larresoroko taldea joaten da Armendaritzera.
Kapitaina eta ofiziala Hauek ez dute dantzatzen. Agintarien sinboloa dira. Oso protokolarioak dira.
Banderadunak Lau dira. Horiek daramatzen banderak desberdinak dira: beteranoen bandera eta herriko bandera lehengo biak; beste biak ikurrina eta Europako bandera dira. Gaur egun, rol horiek emakume gazteek betetzea oso ohikoa da.
Aldareko soldaduak Lau dira eta fusila daramate. Eukaristiaren eskolta dira.
Soldaduak Soldadu kopurua urtetik urtera alda daiteke. Jantzi ezagunak dira: prakak eta alkandora zuriak, gorbata beltza eta xingola berdea, gerri inguruan korapilatuta, txapel gorriarekin. Soldaduen eginkizuna inguruan dauden gazte eta hasiberrienak erakartzea da.
Gendarmeak Bi dira eta desfilea ixten dute. Ordena mantentzen dute, batez ere aurretik dituzten soldaduen artean eta elizaren zeremonia egiten den bitartean kanpoaldea zaintzen dute.

Ospatzen duten herriek[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herrian Lapurdin eta Nafarroa Beherean ospatzen da. Hona hemen herri batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/corpus-christi/ar-32637/
  2. https://www.sudouest.fr/2014/05/13/les-cles-pour-tout-comprendre-de-besta-berri-1552881-4395.php
  3. Marie Garay, Procession de la Fête-Dieu à Bidarray, oihal gaineko olio-margolana. 1899ko ingurukoa da. Baionako Euskal Museoa.
  4. Jean-Michel Guilcher, La Fête-Dieu. La tradition de danse en Béarn et Pays basque. Paris, Maison des Sciences de l'Homme, 1984, 416-451 or.
  5. Marcel Etchehandy, Jantza Eskual Herriko elizetan, Baiona, Fedea eta kultura, 1989

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]