Eskubaloiko Lehenengo Nazional maila
Itxura
| Eskubaloiko Lehenengo Nazional maila | |
|---|---|
| Sorrera | ? |
| Eremua | |
| Taldeak | 16 |
| Maila | 3 |
| Igoera | Zilarrezko maila |
| Jeitsiera | Euskal Liga |
| Txapelduna | Erromo (2022-23) |
| Webgunea | www.rfebm.com |
Eskubaloiko Lehenengo Nazional maila Espainiako eskubaloi ligako hirugarren maila da.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurraldearen arabera taldeak 14 taldetako lau multzotan banatzen dira, euskal taldeak Aragoe, Errioxa eta Gaztela-Leongoekin batera. 26 partida jokatu ondoren txapeldunak eta bigarrenak Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko play-offak jokatzen dituzte. Azken biek maila galtzen dute.
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal taldeak dauden multzoko emaitzak:
| Urtea | Lehenengoa | Bigarrena |
|---|---|---|
| ... | ... | ... |
| 2012-13 | Soria | Dominicos Zaragoza |
| 2013-14 | Eibar | Dominicos Zaragoza |
| 2014-15 | Eibar | Anaitasuna B |
| 2015-16 | Tolosa | Trapagaran |
| 2016-17 | Anaitasuna B | Trapagaran |
| 2017-18 | Dominicos Zaragoza | Anaitasuna B |
| 2018-19 | Tolosa | Anaitasuna B |
| 2019-20¹ | Trapagaran | Uharte |
| 2020-21 | Eibar | Anaitasuna B |
| 2021-22 | Eibar | Anaitasuna B |
| 2022-23 | Erromo | Anaitasuna B |
- ¹ 2019-20 denboraldia 23. jardunaldia jokatzen ari zela bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Une horretako sailkapena bihurtu zen Ligako sailkapen ofiziala.
2022-23 denboraldiko euskal taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Herria | Emaitza |
|---|---|---|
| Erromo | Getxo | 1.a |
| Anaitasuna B | Iruñea | 2.a |
| Tolosa | Tolosa | 4.a |
| Eibar | Eibar | 5.a |
| Uharte | Uharte | 6.a |
| Trapagaran | Trapagaran | 7.a |
| Hondarribia | Hondarribia | 8.a |
| Beti-Onak | Atarrabia | 10.a |
| Ereintza | Errenteria | 12.a |
| Barakaldo | Barakaldo | 13.a |
| Egia | Donostia | 14.a |
| San Antonio | Iruñea | 15.a |
| Sanlo Elgoibar | Elgoibar | 16.a |