Bogdan Wenta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bogdan Wenta
Bogdan Wenta - Handball-Teamchef Poland (1).jpg
Europarlamentaria

2014-07-01 - 2018-11-13 - Bogusław Sonik Itzuli
Barrutia: Lesser Poland and Świętokrzyskie Itzuli
Hautaketa: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Bizitza
Jaiotza Szpęgawsk1961eko azaroaren  19a (57 urte)
Herrialdea  Polonia
 Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzak poloniera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, eskubaloi entrenatzailea eta eskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
SG Flensburg-Handewitt-
 
Posizio edo espezialitatea alboko erasotzailea
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Plataforma Zibikoa

Bogdan Brunon Wenta (Szpęgawsk, Polonia, 1961eko azaroak 19) poloniar eskubaloi jokalari ohi bat da. 2004 eta 2007 artean Poloniako Eskubaloi selekzio nazionalaren entrenatzailea izan zen. Poloniar eskubaloiaren historiako jokalaririk hoberenetako bat da, era berean, 1980ko hamarkadako azken urteetan eta 1990eko hamarkadako lehen urteetan munduko jokalaririk hoberenetakotzat ere hartu izan zelarik.

Klubetako karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere Poloniako kirol karrera guztia Wybrzeże Gdańsk taldean eman zuen, talde honen lehen taldean 1978an jokatzen hasi zelarik, 17 urte baino ez zituenean. Bost aldiz izan zen Poloniako txapeldun, 1984 eta 1988 artean, eta bi aldiz jokatu zuen Europako Eskubaloi Kopako finala, 1986an, RK Metaloplastika Šabac taldearen aurka galduz, eta 1987an, beste horrenbeste eginez Ska Minsk taldearen aurka. 1989an Espainiara joan zen, 1989tik 1992rarte Bidasoan eta 1992tik 1995erarte FC Barcelonan jokatuz. Azkenik, Alemaniara joan zen, eta han, 1995etik 1998 arte TuS Nettelstedt-Lübbecke taldean eta 1998 eta 2000 artean SG Flensburg-Handewitt taldean jokatuz.

Selekzio nazionaletako karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poloniako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981-1993  Polonia Poloniako Eskubaloi selekzio nazionala

Wentak 1981ean debutatu zuen Poloniako selekzio nagusiarekin, 20 urte zituenean. Poloniarekin 185 partida ofizial jokatu zituen. 1994ko Gizonezkoen Europako Eskubaloi txapelketarako sailkapen partidetan Poloniako selekzioa kanporatua geratu izanaren errua bota zioten. Horren ondorioz, sekula gehiago ez zuten deitu Poloniako selekzioarekin jokatzeko.

Alemaniako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997-2000  Alemania Alemaniako Eskubaloi selekzio nazionala

1996an Bogdan Wentak alemaniar nazionalitatea onartu zuen, bere jaiotza herrialdea zen Polonian eztabaida sortu zuena. Ondorioz, sekula gehiago ez zuen jokatu Poloniar selekzioarekin. Alemaniarekin 46 partida ofizial jokatu zituen Munduko Txapelketa (1997ko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa eta 1999ko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa), Europako Txapelketa (1998ko Gizonezkoen Europako Eskubaloi txapelketa eta 2000ko Gizonezkoen Europako Eskubaloi txapelketa) eta 2000ko Sydneyko Olinpiar Jokoen artean.

Karrera entrenatzaile bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000n erretiratu zen, eta SG Flensburg-Handewitt taldean bigarren entrenatzaile izan zen. 2006ko udatik 2007ko udazkeneraino SC Magdeburg alemaniar eskubaloi taldearen entrenatzaile nagusia izan zen. Gaur egun Vive Targi Kielce poloniar eskubaloi taldeko entrenatzailea da

Selekzio nazionaletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko urriak 28tik Poloniako eskubaloi selekzioaren entrenatzailea izan zen. 2007ko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketan, Alemanian, Wentaren taldea txapelketako errebelazioa izan zen, zilarrezko domina irabaziz, etxeko selekzioaren aurka 25:29 galduz.

Poloniako selekzioak bosgarren postuan amaitu zuen 2008ko Beijingo Udako Olinpiar Jokoetan Errusiako Eskubaloi selekzio nazionala 29:28 garaitu ondoren.

Poloniako selekzioak brontzezko domina lortu zuen Kroazian ospatu zen 2009ko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketan Danimarkako Eskubaloi selekzio nazionala 31:23 garaitu ondoren.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984tik fitness irakaslea den Iwona Wentarekin ezkondua dago. 1996ko martxoak 3an jaio zen Tomasz izeneko euren semea.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bogdan Wenta Aldatu lotura Wikidatan