Biris Norte

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biris Norte (BN) Sevilla futbol taldeko jarraitzaileen lagunarte bat da. Hauek Ramón Sánchez Pijuán futbol zelaiko Gol norteko armailean kokatuta daude, hain zuzen ere honen beheko aldean. Ideologiari dagokionez talde hau antiarrazista eta antifaxista moduan definitzen da. "Biris norte" izena Alhaji Momodo Njle ganbiar jokalaritik dator, Biri-Biri ezizenaz ezaguna baitzen.

"Biris Norte" jarraitzaile taldea 1974/1975. Denboraldian sortu zen. Gaur egun Espainiako futbol jarraitzaile talde zaharrena da eta ondorioz ezagunena. Bere etsai nagusiak Supporters Gol Sur Betiseko ultra taldea dela esan daiteke, talde oso txikia den arren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria (1975-1977)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

74-75 denboraldian, gazte talde bat Sevilla-Cadiz partidua ikustera joan zen. Bertara pankarta berezia eraman zuten "biri-biri" hitzak idatzita zutela. Sevilla futbol taldea partiduan garaile atera zen eta oraindik esanguratsuagoa izan zena, "biri-biri" taldeko jokalariak gola sartu zuen. Honen omenez harmailetan kokatuta zegoen gazte taldea bere izena abesteari ekin zion. Egindako animazio eta jarraipenagatik, partidu horretan "biri- biri" pankartarekin joan ziren guztiek ohore eta izen handia hartu zuten Sevilla C.F.aren barruan. 1974 urtea bukatzear zegoela hintxa taldeak bere lehenengo bidaia egin zuen, Cordobara hain zuzen ere. Hainbat partidetan "biri-biri" jokalaria bizkarrean atera zuten futbol zelaitik.

Bigarren aldia (1977-1994)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte hauetan taldea kidetan hazi zen eta ezaguna bihurtu zen. Hainbat izen izan zituen "Peña Biri-Biri", "Brigadas Biris Norte" eta azkenik "Peña Biri-Biri" edo "Biris Norte".

1995[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995. urtean ultraeskuindar korrontea sortu zen taldearen barruan eta ezkerreko aldeak, bestalde, "Al-Andalus" izeneko sekzioa sortu zuen. Partida askoren ostean beraien arteko liskarrak egoten ziren. Halako batean ultraeskuindar taldearen buru zenak labainkada jaso zuen. Atal ultraeskuindarrak Gol Sur harmailetara mugitu eta Stukas Sur taldea sortu zuen. Uda horretan Sevilla taldea zuen zorragatik bigarren B mailara jaistear egon zen. Biris talde ia osoak eta sevillarzale askok manifestazioak egin zituzten eta azkenean ez zuten mailarik galdu.

Hirugarren aldia (1995-)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izandako eztabaida eta iraultzengatik biris taldearen irudia kaltetu izan zen eta bazkide asko galdu zituen. Hala ere, beherakada horren ostean, urtero gorakada izan dute. Sevilla zaleen onarpena dute gaur egun.

Brigada tifo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biris norteren barruan dagoen atal garrantzitsua da. Hauek materialaz eta batez ere irudiez arduratzen dira. Egindako lan guztiak ondoren Gol Norteko harmailetan erakusten dira partida baino lehen eta honen bitartez saiatzen dira modu batez edo bestez taldeari garaipenera eramaten. Bestetik ere 2008. urtera arte borondatez zeuden biris norteko partaideak txoko bat zeukaten lan guzti hauek burutzeko, baina hau debekatu eta kendu zitzaien indarkeriaren arukako legearekin batera.

Lagunak eta etsaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biris Norteko jarraitzaile taldea beste jarraipen berdineko taldeekin anaitua dago. Aipatzekoak dira batez ere "Riazor Blues" (Deportivo de la Coruña) eta "Kolektivo Sur" (Xerez C.D). Baina hau ez da guztia, taldearen indar eta ezagutzarako baditu ere beste anaitasun jarraitzaile talde esanguratsuak, adibidez; Commando Ultra '84 (Olympique de Marsella), Indar Gorri Club Atlético Osasunakoak. Azken urte hauetan laguntasun aldetik "Curva Sud" ( Mallorca )eta "Bukaneros" (Rayo Vallecano)koekin elkartu egin dira.

Guztiz kontrako aldean etsaiak ere baditu Biris Nortek. Garrantzitsuenak hauexek dira: "Supporters Gol Sur" (Real Betisekoak),"Frente Atléticoak","Ultras Sur" (Real Madrid CF-koak), "Ultras Yomus" (Valencia CF-koak), "Ultras Boys" (Real Sporting de Gijónekoak).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]