Indar Gorri
Itxura
Indar Gorri | |
---|---|
Sorrera | 1987 |
Taldea | Osasuna |
Lekua | Iruñea, Nafarroa Euskal Herria |
Webgunea | Webgunea |
Indar Gorri, Osasuna futbol taldearen jarraitzaileen talde bat da, 1987an sortua. Ezker politikoan kokatzen dira, eta mugimendu abertzaletzat zein antifaxistatzat dute euren burua. Real Zaragozaren jarraitzaile diren Ligallo Fondo Norterekin etsaitasun berezia dute.
Sarekadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldeak poliziaren sarekada desberdinak pairatu ditu:
- 2016ko otsailaren 2an 18 kide atxilotu zituzten, lesioak egin izanaren akusaziopean.[1]
- 2024ko martxoaren 7an 61 zale atxilotu zituzten. Betiseko jarraitzaileekin antolatutako borroka batean parte hartu zutela argudiatuz. Atxiloketak Iruñean, eta hogei bat Sevillan eta Madrilen izan ziren. Operazioa behera etorri zen Iruñeko epaitegira igarotzean, instruktoreak poliziaren tesi nagusia baztertu baitzuen.[2]
Adiskidetasunak eta etsaitasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
- Adiskidetasuna: RSF Firm (Real Sociedad), Iraultza 1921 (Alavés), HNT (Athletic Club), Indar Horibeltz (Barakaldo CF), Brigadas Amarillas (Cadiz FC), Riazor Blues (RCD La Coruña), Green Brigade (Celtic), Ultra Sankt Pauli (FC St. Pauli), Avispero (Real Zaragoza), Ultras Marseille (O. Marseille), Bukaneros (Rayo Vallecano), Desperdicis 07 (U.E Sant Andreu)...
- Etsaitasuna: Ligallo (Real Zaragoza), Ultras Sur (Real Madril), FA (Atletico Madril), Supporters Gol Sur (Real Betis) eta orokorrean futbol talde ultra ala hooligan faxista, eskuindarra eta unionista espainiarra.