Birtu Aramaio Aretxaga

Wikipedia, Entziklopedia askea

Birtu Aramaio Aretxaga (Ondarroa, 1953) mendigoizalea da. [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birtu Aramaio Aretxaga, Dolomitetan.
Birtu Aramaio Aretxaga, Dolomitetan.

Birtu Aramaio Aretxaga 7 urte zituenean hasi zen mendira joaten. 18 urterekin aitarekin batera joaten zen, eta semea jaio zenean etenaldi bat egin bazuen ere, 40 urterekin berriro berrartu eta egun, 70 beteta, mendigoizale izaten jarraitzen du.

Semea hazi zenean, lagunetik hasi zen Euskal Herriko mendiak igotzen. Durangoko Mendi Taldeko bazkide egin zen, eta haiekin hasi zen Espainiako mendietara ere joaten. Lehenengo lau milakoa mendi taldearekin egin zuen, Atlasan.

Aramaiok, besteak beste, Mont Blanceko ibilbidea egin du Durangoko Mendi Taldearekin batera, hiru Alpeak pasatzen dituen ibilbidea, alegia, hiru herrialde hauetatik: Frantzia, Italia eta Asia.

Marimendi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marimendi elkarteko kide da. Marimendi 2005ean sortu zen, eta hauxe da bertako kideen profila: euskalduna, 40 urtetik gorakoa eta mendizalea. Emakumeak ere mendizaleak direla aldarrikatu eta batera espedizio desberdinak egiteko sortu zen Marimendi elkartea. Izena Mari jainkosa eta mendia uztartuz sortu zen.

Marimendi elkartekoekin berriro egin zuen Mont Blanceko ibilbidea. Handik bueltatzean Nepalera joan, zen eta bertan, Everesteko kanpamentu nagusia egin zuen. Everest azpiko mendi bat igo zuen, Kala Patthar, 5.545 metroko altueran. Handik urte bira Caucasora bidaiatu zuen, Elbrusera, 5.642 metrora.

Harrezkero, entrenamendu gisa, Euskal Herriko mendi martxa luzeetan izena eman zuen, gutxienez 40 kilometrokoak, Euskal Herriko zazpi herrialdeetan. Urtean bat egiten hasi zen, eta kopurua gehitzen joan zen.

Peruko mendi garaietan ibili zen, eta gero Dolominetara eta Patagoniara joan zen. Ostean, Tanzaniako Meru eta Kilimanjaro igo zituen. Pandemian, Ondarroa inguruko mendietara joaten zen. Itxialdia igarota, berriro hasi zen herritik kanpora mugitzen.

  1. «Non gogoa, han zangoa» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).