Björk
- Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.
Björk Guðmundsdóttir (Reykjavik, Islandia, 1965eko azaroaren 21a) abeslari, konpositore, aktore eta ekoizle islandiarra da. Hasieran The Sugarcubes taldeko abeslaria izan zen, baina geroago bakarkako bide arrakastatsuari heldu zion.
Björk bere adierazkortasunagatik eta bere musika estilo originala eta ezberdinagatik bereizten da. Musika estilo ugari lantzen ditu, besteak beste musika elektronikoa, trip hopa, esperimentala, jazza, folka, musika klasikoa, popa eta rock alternatiboa. One Little Indian diskoetxearen arabera, Björkek 50 milio disko baino gehiago saldu ditu munduan. Horrez gain, kanta onenaren Oscar sarirako hautagaia izan zen Dancer in the Dark filmagatik, hamahiru Grammy saritarako hautagaitza lortu ditu eta Cannesko Zine Jaialdiko aktore onenaren saria irabazi halaber.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Björk (1977)
- Debut (1993)
- Post (1995)
- Homogenic (1997)
- Vespertine (2001)
- Medúlla (2004)
- Volta (2007)
- Biophilia (2011)
- Vulnicura (2015)
- Utopia (2017)
- Fossora (2022)
Filmografia, kameoak barne
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982 – Rokk í Reykjavík (Íslenska Kvikmyndasamsteypan), Friðrik Þór Friðrikssonek zuzendutako filma.
- 1983 – Nýtt Líf (Nýtt Líf ehf.), Þráinn Bertelssonek zuzendutako filma.
- 1987 – The Juniper Tree, pertsonaia: Margit (Rhino Home Video)
- 1994 – Prêt-à-Porter, Björk modelo gisan (Robert Altman)
- 2000 – Dancer in the Dark, pertsonaia: Selma Ježková (Lars von Trier)
- 2005 – Drawing Restraint 9, kredituetan "Guest" (gonbidatua) izenaz agertzen den pertsonaia (Matthew Barney)
- 2005 – Screaming Masterpiece, Björk izenaz.
- 2005 – Arakimentari, Nobuyoshi Araki argazkilari japoniarrari buruzko dokumentala.
- 2006 – Matthew Barney: No Restraint, Drawing Restraint 9 filmaren nondik norakoei buruzko dokumentala.
- 2007 – Anna and the Moods, Anna Young-en ahotsa. (CAOZ Ltd.)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Björken webgune ofiziala
- 1965eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Islandiako abeslariak
- Pop abeslariak
- Ingelesezko abeslariak
- 1970eko hamarkadako abeslariak
- 1990eko hamarkadako abeslariak
- 2000ko hamarkadako abeslariak
- Islandiako emakume aktoreak
- Islandiako ateoak
- Emakume abeslariak
- Cannesko Zinemaldiko emakumezko interpretazio onenaren saridunak
- Pertsona mononimoak
- Islandiako aktibistak
- Emakume aktibistak
- Islandiako ekologistak