Blanca Busquets i Oliu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blanca Busquets i Oliu

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBlanca Busquets i Oliu
JaiotzaBartzelona1961eko martxoaren 20a (63 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Catalunya Ràdio  (1986 -

blancabusquets.cat
Facebook: busquetsblanca Twitter: blancabusquets Edit the value on Wikidata

Blanca Busquets i Oliu (Bartzelona, 1961eko martxoaren 20a) idazle, hizkuntzalari eta gidoilari katalana da.[1]

La fugitiva liburuaren aurkezpenean, Lliçà de Valleko liburutegian

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonan jaioa eta Cantonigròsen oso sustraituta, laster joan zen Iruñera bizi izatera, aitak han baitzuen lana. Nafarroako hiriburuan bizi izan zen 1972ra arte. Iruñean, frantses eskola batean egin zituenez lehen ikasketak, frantsesez ikasi zuen irakurtzen eta idazten, gaztelaniaz baino lehenago. Umetatik hasi zituen musika ikasketak. Geroago, familia Kataluniara itzuli zenean, Bartzelonan kokatu ziren, eta han jarraitu zituen musika ikasketak. Hainbat abesbatzako kidea izan zen eta hamar urtez aritu zen Kataluniako Gazte Perkusionista Orkestran. Txikitatik dantza klasikoan sartu zen, eta 25 urte bete arte egin zuen dantza. Can Brians-eko Espetxe Zentroan boluntario aritu zen, 2001 eta 2003 bitartean SiFaSol abesbatza zuzendu zuen.

Musika esparruan daukan jakintza zabalari esker, Canal 33 irratian Hidrogen izeneko saioan esatari lana egin zuen, eta zazpi urtez Kataluniako Telebistaren musika klasikoko programako editore izan zen.

Cantonigròseko Nazioarteko Musika Jaialdiaren sortzaileetako bat da eta batzorde antolatzaileko kide izaten jarraitzen du[2], ekoizpen batzordean. 1986tik dabil Catalunya Ràdio kateetan zuzendari eta gidoilari gisa, irratigintzaren alderdi gehienetan. Baita ere, Osona.com egunkari digitalean idazten du.

Irakurketa klubetan parte hartzeaz gain, berriketaldiak, aurkezpenak eta hitzaldiak eskaini ditu Katalunian zehar, Espainiako hainbat lekutan, baita L'Alguer, Mosku, Leipzig, Berlin eta Krakovia hirietan ere. Varsoviako Liburu Azokan idazle katalanen ordezkaritzako kide izan zen 2016an.

Llibreter 2011[3] izeneko saria irabazi zuen La nevada del cucut (Kukuaren elurtea) eleberriarekin, Alghero Donna[4] literatura eta kazetaritzako saria 2015ean, La casa del silenci lanaren italiar itzulpenagatik.

Iruñetik Bartzelonara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko hasieran argitaratutako Constel·lacions eleberrian lau belaunaldiko familiaren potret autobiografiko bat egin zuen. Aitona zaharrak ehun urte bete behar dituen asteburuan, familia osorik biltzen da haren inguruan.

Eleberria den heinean fikzioko lantzat hartu behar den arren, osagai autobiografikoak ugariak dira liburuan. Egileak aitortu zuenez, liburua idazten hasteko ideia sortu zitzaion aitak Fernando Arambururen Patria eleberria irakurri zuenean. Izan ere, orduan aitortu zion aitak zergatik aldatu ziren Iruñetik Bartzelonara, bat-batean, 1972an: ETAren xedeen zerrenda batean agertu zen haren izena.[5] Gertakari hori garrantzizkoa izan arren, dena dela, ez da Constal·lacions eleberriaren hari narratibo bakarra; horrekin batera, aitonak Gerra Zibilean izandako bizipenen arrastoa, astronomian barrena egindako ikasketak, seme-alaben, biloben eta birbiloben amodioak eta ibilerak... dira eleberriaren mosaikoa.[6]

Argitaratutako lanak [7][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak sinatzen, 2018ko Sant Jordi ospakizunetan.
  • Presó de neu (Elur kartzela). Bartzelona: Proa, 2003.
  • El jersei (Jertsea). Bartzelona: Rosa dels Vents, 2006.
  • Tres a Puigcerdà (Trena Puigcerdàra). Bartzelona: Rosa dels Vents, 2007.
  • Vés a saber on és el cel (Jakin ezazu non dagoen zerua). Bartzelona: Rosa dels Vents, 2009.
  • Le nevada del cucut (Kukuaren elurtea). Bartzelona: Rosa dels Vents, 2010.
  • La cas del silenci (Isiltasunaren etxea). Bartzelona: Rosa dels Vents, 2013.
  • Paraules a mitges (Erdizka esandako hitzak). Bartzelona: Rosa dels Vents, 2014.
  • Jardí a l'obaga (Itzalpeko lorategia). Bartzelona: Proa, 2016
  • La fugitiva (Iheslaria). Bartzelona: Proa, 2019.
  • El crit (Garrasia). Bartzelona: Proa, 2019[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «Blanca Busquets i Oliu» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0520782.xml.
  2. (Katalanez) «FIMC Català» www.fimc.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  3. (Katalanez) [:caGremi de Llibreters de Catalunya[:es]Gremi de llibreters de Catalunya[:]. ] (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  4. (Italieraz) Premio Alghero Donna. 2020-01-17 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  5. (Katalanez) Serra, Laura. (2022-01-28). «Blanca Busquets narra la fugida familiar després d'una amenaça d'ETA» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  6. (Katalanez) «Les constel·lacions de Blanca Busquets» Núvol (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  7. (Katalanez) «Pòrtic Blanca Busquets | Associació d'Escriptors en Llengua Catalana» www.escriptors.cat (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  8. (Katalanez) «El crit, de Blanca Busquets» Katalandegi 2020-01-30 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]