Edukira joan

Bluetooth

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bluetooth Bluetooth Special Interest Group, Inc. elkarteak sortutako arlo pertsonaleko haririk gabeko sareetarako (WPAN) zehazpen industriala da. Teknologia horrek gailu ezberdinen artean datuak igortzeko aukera ematen du irrati-frekuentziaren bidez 2.4 GHz-eko ISM bandan. Teknologia hau jasan dezaketen gailu batzuk: PDA, mugikorrak, ordenagailuak, inprimagailuak, kamera digitalak...

Bluetoothen helburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gailu mugikorren artean komunikazioak erraztu
  • Kableak alde batera utzi
  • Ordenagailu pertsonalen artean sare txikiak sortu eta datuak sinkronizatu

Bluetooth kontsumo txikiko gailuentzat diseinatutako komunikazioen protokolo bat da, irismen gutxiko gailuentzat, hain zuzen, eta koste baxuko transmisorez oinarrituta dago. Teknologia hau daramaten gailuak beren artean komunikatu daitezke elkarrengandik hurbil badaude.

Potentziaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1. Klasekoak:
Klasea Potentzia maximoa Distantzia
1. Klasekoak 100 mW (20 dBm) 100 metro
2. Klasekoak 2,5 mW (4 dBm) 5-10 metro
3. Klasekoak 1 mW (0 dBm) 1 metro
4. Klasekoak 0.5 mW (4 dBm) 0.5 metro

1. klaseko gailu bat 2. klaseko gailu batekin konektatu daiteke, 1. klaseko gailuak soberako potentzia eta sentsibilitatea duelako. Hau da, 1. gailuko seinalea 2. gailuko sentsorera askoz errazago helduko da bere potentziagatik eta 2. gailuaren seinalea askoz errazago jasoko du horren sentsibilitatea dela-eta.

Kanalaren kapazitatearen arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1.2 bertsioa: 1 Mbit/s banda-zabalera
  • 2.0 + EDR bertsioa: 3 Mbit/s banda-zabalera
  • 3.0 + HS bertsioa: 24 Mbit/s banda-zabalera
  • 4.0 bertsioa: 32 Mbit/s banda-zabalera
  • 5. bertsioa: 50 Mbit/s banda-zabalera


Aplikazio zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • OBEX bidezko kablerik gabeko konexioa
  • Kontaktu fitxak, hitzorduak, oroigarriak, e.a. gailuen artean bidali/sinkronizatu OBEX-en bidez
  • GPS teknologia eta medikuntza-ekipazioa kablea erabili beharrean
  • Urruneko kontrola
  • Empresak publizitatea bidaltzea
  • Kontsolek (Sony PlayStation 3, PlayStation 4, Microsoft Xbox 360, Xbox One, Wii, Wii U eta Nintendo Switch) Bluetooth teknologia erabiltzen dute aginteak urrutikoak izan arren.
  • Bozgorailuetan mugikorreko musika entzuteko konexioak.

Hardware arkitektura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bluetooth bi partez osatuta dago:

  • Seinalea modulatzen eta transmititzen duen irrati gailua.
  • CPU batek seinale digitalak eta interfazeak gailu anfitrioiarekin prozesatzen dituen prozesadorea (DPS - Digital Signal Processor) Link Controller deitutakoa (edo esteka kontrolatzailea) du. Link Controller delakoak kapa fisikoko ARQ eta FEC protokoloen eta base bandaren kudeaketaren prozesamenduaz, transferentzia asinkronoaz zein sinkronoaz, audioaren kodifikazioaz eta datuak zifratzeaz arduratzen da. CPUa, aldiz, gailu anfitrioian Bluetoothen aginduetaz arduratzen da, horrela, eragiketak sinplifikatzen ditu. Honetaz arduratzen den softwareari “Link Manager” deitzen zaio, eta honek beste gailuekin komunikatzeko lana du, LMP protokoloa erabiliz.

Bluetooth arkitektura kapako protokoloa da, eta protokolo zentraletaz, kable ordezkapen protokoloetaz, telefonia kontroleko protokoloetaz eta adoptatutako protokoloetaz formatuta dago. Bluetooth protokolo hauek hartzen ditu bere gain: LMP, L2CAP, SDP, HCI eta RFCOMM.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteken kontrolaren protokoloa bi gailuen arteko irratiaren lotura konfiguratzeko eta kontrolatzeko erabiltzen da.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotura logikoaren kontrol eta moldaketa protokoloa maila handiagoko protokoloak erabiltzen dituzten gailuen arteko hainbat konexio logikoak multiplexatzeko erabiltzen da. Paketeen segmentazioa eta bigarren edo gehiagoren baketak ematen ditu. Normalean paketeei karga baliagarri bat ematen die, eta 64 kB arte konfiguratu daiteke. Fluxu kontrol moduan eta erretransmisio moduan datu isokronoak bidaltzeko konfigura daiteke, horretaz gain, datu fidagarrien kanala ere konfigura daiteke. Protokolo honetan bi modu berri agertzen dira, eta aurrekoa zaharkituta uzten dute.

  • Erretransmisio modu hobetuta (ERTM): Erretransmisioaren modu originalaren bertsio hobeagoa da. L2CAP-ak kanal fidagarriagoa ematen du.
  • Streaming modua (SM): Modu oso simplea, erretransmisiorik gabe eta flujo kontrolik gabe. Ez du kanal fidagarririk ematen.

Fidagarritasuna BDR/EDR kapak ekartzen du horrela aukeratzen badugu.

SDP Service Discovery Protocol

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailu batek beste batzuk eskaintzen dituzten zerbitzuak eta hauen parametroak ohartzeko erabiltzen da.

Radio Frecuency Communications. Kablearen ordezkapen protokolo hau seriean datu birtualen fluxua sortzeko erabiltzen da. Datu bitarrak garraiatzeko aukera ematen du protokolo honek, eta base banda kaparen bidez EIA-232 kontrol seinaleak bidaltzen ditu. Datu fluxu hau fidagarria eta sinplea da, TCP protokoloa bezalakoa. Mugikorretan asko erabiltzen da protokolo hau. Horretaz gain, euskarri handia duenez eta API publikoak gehien sistema eragileetan aurkitzea erraza denez gehien erabiltzen den protokoloa da.

BNEP Bluetooth Network Encapsulation Protocol

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste protokolo-pila batzuetatik datuak L2CAP kanal baten bidez garraiatzeko erabiltzen da. Protokolo honen asmo nagusia IP paketeak inguru pertsonaleko sarean garraiatzea da.

AVCTP Audio/Video Control Transport Protocol

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrutiko kontrol perfilak audio eta bideoko kontrol aginteak garraiatzen ditu L2CAP kanal baten bitartez. Adibidez, aurikularren kontrol botoiek protokolo hau erabiltzen dute.

TCS Telephony Control Protocol

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefonia kontrolatzen duen protokolo honek ahots-deiak kudeatzen ditu. Adibidez, autoaren esku librea.

Bluetooth teknologia hardwarez eta softwarez osatzen da. Telekomunikazio eta informatika fabrikatzaile handien parte hartzea behar izan da: Ericsson, Nokia, Motorola, Toshiba, IBM e Intel. Beste sektoreetako enpresak, industri automatizazioa, makineria, aisialdia, etxeko tresna elektrikoen fabrikatzaileak, jostailugintza... gehitzea espero da, baita laster etxeko tresnek zein lanekoek erabateko komunikagarritasuna izango dutela ere.

Telefono mugikor baterako bluetooth aurikularra
  • Bluetooth telefono mugikorra, esku libreko gailu eta autoetarako kit-a erabilita, haririk gabeko konexioa ahalbidetzen du. Horrela, telefonoa ahotsaren bidez erabil daiteke
  • Ordenagailu eta periferikoen artean (sagu, teklatu eta inprimagailu) haririk gabeko komunikazioa.
  • Banda zabalera garrantzitsua ez denean haririk gabeko eremu txikiko sareak osa daitezke
  • OBEX gailuen artean fitxategi transferentziak egin
  • Mediku tresnen artean haririk gabeko komunikazioa
  • Urrutiko kontrola (lehenago infragorri ataka nagusi zen)
  • Nintendoren Wii eta Sony-ren Playstation 3 kontsolek Bluetooth haririk gabeko urritiko aginteak dakartzate.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]