Božena Benešová

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Božena Benešová
BenesovaBozena1923.jpg
Bizitza
Jaiotza Nový Jičín1873ko azaroaren 30a
Herrialdea  Txekoslovakia
Heriotza Praga1936ko apirilaren 8a (62 urte)
Lanbidea
Lanbidea idazlea, poeta, literatura kritikaria eta kazetaria

Božena Benešová (Napajedla, 1873ko azaroaren 30a - Praga, 1936ko apirilaren 8a) Txekoslovakiako eleberrigilea izan zen. Svobodova-k eta Svtlá-k bultzatu zuten idaztera. Idazkietako estilo zehatz eta analisi sakonagatik da ezaguna. Hainbat lanekin eman zen ezagutzera: Irabazi gabeko garaipenak (1910); Sagutxoak (1916); Gaztaro ankerra (1917). Lan horietan emakumezko engainatuak, iseka jaso dutenak, eta beren bizitzari zentzua eman nahi diotenak dira protagonista. Halaxe gertatzen da baita Gizon bat (1920) eta Neska gazte isilak (1922) eleberrietan.

Lehenengo Mundu Gerraren inguruan, gerra aurretik gerra ostera gizartearen baliabideetan izan zen aldakuntzaz hiru liburu idatzi zituen: Zirrara (1928), Lurpeko garrak (1929), eta Ostarku tragikoa (1933). Haurren munduaz ere idatzi zituen zenbait eleberri eta kontakizun; besteak beste, Gazteak (1927).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]