Bosforoko zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bosforoko zubia
Most Bosfor Istambuł RB1.jpg
Kokapena
Herrialdea  Turkia
Turkiaren banaketa administratiboa Istanbul probintzia
Hiria Istanbul
Koordenatuak 41° 02′ 42″ N, 29° 02′ 02″ E / 41.045°N,29.034°E / 41.045; 29.034Koordenatuak: 41° 02′ 42″ N, 29° 02′ 02″ E / 41.045°N,29.034°E / 41.045; 29.034
Historia eta erabilera
2016ko Turkiako estatu kolpe saiakera
Arkitektura
Diseinatzailea William Brown eta Gilbert Roberts
Egitura ingeniaritza Hyder Consulting
Materiala(k) altzairua
Garaiera 541 oin
Zabalera 34 m.
Luzera 1,560 m.
Gurutzatzen du Bosforo
Eramaten du State road D100
Arkurik luzeena 1.074 m

Bosforoko zubia (turkieraz: Boğaziçi Köprüsü) Turkiako Istanbul hiriaren asiar zatia europar zatiarekin izen bereko kanala zeharkatuz elkartzen duen zubi eseki bat da. 1074 metroko luzera du, eta sei errail ditu, hiru alde bakoitzean.

Alabaina, ez da Istanbuleko zubirik luzeena. Ohore hau Fatih Sultan Mehmet Zubiari dagokio, 1988an amaitu zena. 1090 metroko luzera du eta lehen zubitik ia bost kilometro iparraldera dago. Eguneko erabilera gehieneko orduetan bi zubi hauek trafiko oztopo handiak jasaten dituzte. Gainera, bi zubiek bidesari bat ezarrita dute erabiltzeagatik (gaur egun 3 turkiar lira, 2 euro baino gutxixeago), soilik europar zatitik asiarrera igarotzean kobratzen dena. Bidesari ordainketa honek are garrantzitsuago egiten ditu sortzen diren oztopoak. Bosforo itsasartearen gainean zubi eseki bat eraikitzearen proiektua turkiar gobernuak 1950ean pentsatu zuen, 20 urte beranduago eraikitzen hasi zelarik. Lanek hiru urte iraun zutenez, zubia 1973an amaitu zen.

2007ko apirilaren 23tik zubia LEDen bidez argiztatua da, hala energia aurrezte handia lortzen delarik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bosforoko zubia Aldatu lotura Wikidatan