Edukira joan

Bran gaztelua

Koordenatuak: 45°30′54″N 25°22′02″E / 45.515°N 25.3671°E / 45.515; 25.3671
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bran gaztelua
Castelul Bram
Bran gasteluaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Errumania
CountyBraşov konderria
Errumaniako komunaBran
Koordenatuak45°30′54″N 25°22′02″E / 45.515°N 25.3671°E / 45.515; 25.3671
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1212
JabeaArchduke Dominic of Austria (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura neogotikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaStr. Moșoiu Traian, general 495-498, sat Bran; comuna Bran
Webgune ofiziala

Bran gaztelua (errumanieraz Castelul Bran eta hungarieraz Törcsvári kastély) Errumaniako Transilvania eskualdeko Bran udalerrian dagoen Erdi Aroko gaztelu bat da. Hain zuzen ere, Braşov hiritik hurbil dago.

Errumaniako monumentu nazionala izendatua dago, turismo gune oso garrantzitsua baita, nagusiki Bram Stoker irlandar idazleak bere Drakula eleberria bertan girotu baitzuen, baina baita gotorlekuak berak duen historia eta arkitektura baloreari esker ere.

Bestalde, uste denez literatur pertsonaia hori sortzeko oinarritu zen Vlad Drakula historikoa ez omen zen gaztelu honetan inoiz egon, aldiz bere benetazko egoitza gaur egun bere hondakinak besterik gelditzen ez diren Poenari gaztelua izan zen. Gehienera jota, Otomandar Inperioak eskualdea menpean zuen garaian Vlad Drakula gazteluko espetxean preso pare bat egunez egon zela uste da.

Gaztelua dagoen lekuan 1212an Ordena Teutonikoak gotorleku bat eraiki zuen, hain justu ere Transilvania eta Valakia printzerrietako mugen artean. Halere, 1241an tartariarrek suntsitu egin zuten. Hortaz, gaur egungo eraikna 1347an Luis I.a Hungariakoak eraikitzea agindu zuen gazteluan oinarritzen da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]