Brasilgo literatura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Brasilgo literatura, portugesean oinarritutako garapena izan duela kontuan hartuta, kultura-espektro lusofonoaren parte da. XVI. mendean Brasilen "aurkikuntzak" sustatutako literatura-jardueratik abiatu zen.[1] Hasiera batean metropoliko literaturari nahiko lotua, pixkanaka independentzia irabazten joan zen, batez ere XIX. mendean, mugimendu erromantiko eta errealistekin. Une honetan izen handiak agertzen ari dira: Manuel Bandeira, Carlos Drummond de Andrade, João Guimarães Rosa, Clarice Lispector eta Cecilia Meireles.

Garai koloniala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brasilgo literaturatzat har daitekeen lehen dokumentua Carta de Pero Vaz de Caminha da, Pero Vaz de Caminhak berak Portugalgo Manuel I.arentzat idatzia, non 1500 urtean Brasil nola ikusten zen deskribatzen den. Nabigatzaileen egunkariak eta "Portugalgo Amerika"ren deskribapenak izan ziren nagusi hurrengo bi mendeetako literatur ekoizpenean.

Neoklasizismoa XVIII. mendearen erdialdean zabaldu zen Brasilen, estilo italiarrari jarraituz. Literatur gune garrantzitsuena Minas Gerais eskualde oparoa izan zen, urre meatze aberatsengatik ezaguna zena, eta mugimendu nazionalista bat sorburu bihurtzen ari zena. Garai hartako poeta garrantzitsuenak hauek ziren:Cludio Manuel da Costa, Tomás António Gonzaga, Alvarenga Peixoto eta Manuel Inácio da Silva Alvarenga. Guztiak botere kolonialaren aurkako matxinadan murgilduta zeuden.

Erromantizismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petri IV. Portugalgoak mugimendu independentista baliatu eta Brasilgo Independentzia aldarrikatu zuen 1822an. Ordutik aurrera, Europan eta Amerikan nazio independente berrien testuinguruan, Brasil independenteak munduko ordena politiko berrian txertatzeko modua aurkitu beharko du.

Poesia erromantikoa XIX. mendearen lehen erdiko su independentista horren erdian iritsi zen, eta Gonçalves de Magalhães-en Suspiros poético y anhelos (1836) lana du abiapuntu, lusitanismoaren aurkako sentimendu sakonarekin. Lan honen hitzaurrea Brasilgo Erromantizismoaren manifestu nagusitzat hartzen da.

José de Alencar Brasilgo literaturaren patriarkatzat hartzen da. Estilo erromantiko berri bati ekin zion eta Erromantizismoa sendotu zuen Brasilen, Brasilgo erretratu kultural osoa eginez. José de Alencarren eleberri askotan indiarra agertzen da heroi nazional gisa. Nobeletan hizkuntza originala erabiltzen du, Tupi indiarren hitzak erabiliz.

Machado de Assis, idazle brasildar ezagunena

Errealismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brasilgo Errealismoa 1881ean hasi zen ofizialki, Machado de Assis-ek, bertako idazle ezagunenak, Memorias póstumas de Brás Cubas argitaratu zuenean. Haren lana oso garrantzitsua izan zen XIX. eta XX. mendeetako Brasilgo literatura-eskolentzat, eta gaur egun ere interes akademiko eta publiko handia du, literaturaren historiako idazle handienetakotzat dutelako, Dante, Camões, Cervantes eta Shakespeare-rekin batera.

Modernismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922ko belaunaldiarekin abiatzen da Modernismoa Brasilen.Mário de Andrade (Pauliceia Desvairada, Macunaíma), Oswald de Andrade (Memorias Sentimentales de João Miramar), Manuel Bandeira, Cassiano Ricardo, Raul Bopp, Guilherme de Almeida eta Antônio de Alcântara Machado, besteak beste, partaideak dira.

Geroago, bigarren fase batean, poesian zein prosan, unibertso tematikoa zabaldu zen

Jorge Amado, 1972. Brasilgo Artxibo Nazionala.

Hor kokatzen dira Vinícius de Moraes, Jorge de Lima, Augusto Frederico Schmidt, Murilo Mendes eta, batez ere, Carlos Drummond de Andrade. Baita Rachel de Queiroz, Jorge Amado, José Lins do Rego, Érico Veríssimo, Graciliano Ramos ere, estilo berri bat, erabat modernoa, sortu zutenak, tokiko benetako hizkuntza eta argota erabiliz, hizkuntza tradizionaletik erabat aske.

Clarice Lispector, 1972. Brasilgo Artxibo Nazionala.

Egoera soziopolitikoa aldatu zenean, literatura ere aldatu egin zen. Getúlio Vargas-en aroaren amaierak, populismoaren goraldiak eta erorketak, diktadura militarrarekin, eta Gerra Hotzaren testuinguruak eragin handia izan zuten. Prosan literatura intimista, introspektibo eta psikologikoa gailendu zen, Clarice Lispector nabarmenduz. Erregionalismoak ere beste dimentsio bat hartu zuen,Guimarães Rosa-rekin, hizkera zakarra erabiliz eta Brasilgo erdialdeko pistoladun paramilitarra errekreatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]