Wikipedia, Entziklopedia askea
Petri IV.a Portugalgoa edo Petri I.a Brasilgoa[1] (Queluz, Lisboa, Portugal, 1798ko urriaren 12a - Lisboa, 1834ko irailaren 24a), izengoitiz Askatzailea deitua, Brasilgo lehen enperadorea (1822-1831) izan zen. 1826ko martxoaren 10etik maiatzaren 2ra Portugalgo erregea (Petri IV.a) ere izan zen.
Joan VI.a Portugalgoaren semea zen. 1807an Brasila ihes egin zuen Napoleonen erasoek behartuta, eta 1821ean Brasilgo erregeorde izendatu zuen aitak. 1822ko irailaren 7an, independentzia aldarrikatu zuen Ipirangan (São Paulon), eta enperadore bihurtu zen. Bere joera autokratak eta Argentinaren aurkako gerrak (1826-1827) matxinada bat eragin zuten hiriburuan (1831ean). Haren ondorioz, Petri II.a semeari utzi behar izan zion kargua eta Frantziara erbesteratu. Aita hil zenean (1826), Portugalgo errege bihurtu zen, baina Maria II.a alabari utzi zion karguan.
Portugalgo errege-erreginak |
---|
| Borgoinako leinua (1139–1383) | |  | | Aviz leinua (1385–1495) | | | Aviz-Beja leinua (1495–1580) | | | Habsburgo leinua (1581–1640) | | | Braganza leinua (1640–1853) | | | Braganza-Coburg leinua (1853–1910) | |
|