João Guimarães Rosa
João Guimarães Rosa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Cordisburgo, 1908ko ekainaren 27a | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Talde etnikoa | Brasildarra | ||
Heriotza | Rio de Janeiro, 1967ko azaroaren 19a (59 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) |
Aracy de Carvalho Guimarães Rosa (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Universidade Federal de Minas Gerais | ||
Hizkuntzak |
esperantoa portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | mediku idazlea, diplomazialaria, esperantista, eleberrigilea eta idazlea | ||
Jasotako sariak |
ikusi
| ||
Kidetza |
Academia Brasileira de Letras (en) ![]() | ||
IMDb | nm0347260 |
João Guimarães Rosa (Cordisburgo, Minas Gerais, 1908ko ekainaren 27a - Rio de Janeiro, Brasil, 1967ko azaroaren 19a) brasildar idazlea izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Enbaxadore ibili zen zenbait hiritan: Hanburgon Bigarren Mundu Gerra garaian, Bogotan, Parisen eta UNESCOn. Minas Gerais Brasilgo eskualdean kokatu zituen bere eleberriak eta kontakizun laburrak. 1946an Sagarana argitaratu zuen. Handik hamar urtera kaleratu zen Guimarãesen idazlan nagusia: Grande Sertao: veredas. Guimarãesen lanetan gizonaren eta gaizkiaren arteko borroka etengabea agertzen da, Brasilgo goi-ordoki elkorretako gaizkile eta behizainen bizitza bortxazkoaren bidez. Beste lan batzuk ditu Corpo de baile (1956), Tutaméia (1967), Estas estórias (1969) eta Ave palavra (1971).
Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1929 - Caçador de camurças, Chronos Kai Anagke, O mistério de Highmore Hall eta Makiné
- 1936 - Magma
- 1946 - Sagarana
- 1947 - Com o Vaqueiro Mariano
- 1956 - Corpo de Baile (2 liburuki)
- 1956 - Grande Sertão: Veredas
- 1962 - Primeiras Estórias
- 1967 - Tutaméia – Terceiras Estórias
- 1968 - Em Memória de João Guimarães Rosa (hil ondorengoa)
- 1969/70 - Estas Estórias eta Ave, Palavra (hil ondorengoa)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: João Guimarães Rosa ![]() |