Jorge Amado
Jorge Leal Amado de Faria (Pirangi, Bahia, 1912ko abuztuaren 10a - Salvador de Bahia, 2001ko abuztuaren 6a), Jorge Amado literaturan, brasildar idazlea izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuzenbidean graduatua, diputatua, kartzelan sartu zuten bere ideia aurrerakoiengatik, eta Frantzia eta Txekoslovakian egon zen erbesteraturik (1948-1952). Lehen eleberrietan langileen bizi-baldintza gogorrak deskribatu zituen. Romances de Bahía (Bahiako eleberriak) sailaren barne aurkitzen dira: O pais do carnaval (1931), Cacau (1933), Jubiabá (1935) eta Capitães de areia (1937). 1943an Terras do sem fim eleberria argitaratu zuen. Azken lanetan elementu fantastiko eta erotikoak alderdi sozialekin nahastu zituen: Dona Flor e os seus dos maridos (1966), Tieta do Agreste (1977), Tocaïa grande (1985). Amadoren eleberri eta kontakizun batzuk zinema eta telebistara aldaturik daude.
Argitaratutako obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- O País do Carnaval, eleberria (1931)
- Cacau, eleberria (1933)
- Suor, eleberria (1934)
- Jubiabá, eleberria (1935)
- Mar morto, eleberria (1936)
- Capitães da areia, eleberria (1937)
- A estrada do mar, poesia (1938)
- ABC de Castro Alves, biografia (1941)
- O cavaleiro da esperança, biografia (1942)
- Terras do Sem-Fim, eleberria (1943)
- São Jorge dos Ilhéus, eleberria (1944)
- Bahia de Todos os Santos, gida (1944)
- Seara vermelha, eleberria (1946)
- O amor do soldado, antzezlana (1947)
- O mundo da paz, bidaiak (1951)
- Os subterrâneos da liberdade, eleberria (1954)
- Gabriela, cravo e canela, eleberria (1958)
- A morte e a morte de Quincas Berro d'Água, eleberria (1959)
- Os velhos marinheiros ou o capitão de longo curso, eleberria (1961)
- Os pastores da noite, eleberria (1964)
- O Compadre de Ogum, eleberria (1964)
- Dona Flor e Seus Dois Maridos, eleberria (1966)
- Tenda dos milagres, eleberria (1969)
- Teresa Batista cansada de guerra, eleberria (1972)
- O gato Malhado e a andorinha Sinhá, haur literatura (1976)
- Tieta do Agreste, eleberria (1977)
- Farda, fardão, camisola de dormir, eleberria (1979)
- Do recente milagre dos pássaros, ipuinak (1979)
- O menino grapiúna, oroimenak (1981)
- A bola e o goleiro, haur literatura (1984)
- Tocaia grande, eleberria (1984)
- O sumiço da santa, eleberria (1988)
- Navegação de cabotagem, oroimenak (1992)
- A descoberta da América pelos turcos, eleberria (1994)
- O milagre dos pássaros, alegia (1997)
- Hora da Guerra, kronikak (2008)

Jorge Amado euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1997. urtean haren Jubiabá euskaraturik agertu zen (Jubiaba, Valentin Olaetxearen itzulpena).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Amado ![]() |