Britainiar erregealdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jurgi IV.a printze-erregeordea.

Britainiar erregealdia (ingelesez: Regency) 1811 eta 1820 arteko aldia da, Jurgi III.a erregea gobernatzeko gai ez zela eta bere seme Jurgi IV.a erregeordetzan printze bezala ezarri zuenean. Terminoa, sarri, 1795 eta 1837 arteko urteei aplikatzen zaie, moda, politika eta kultura ezberdinek ezaugarritzen duten garai bati. Alde horretatik, georgiar eta viktoriar garaien arteko trantsizio garaitzat har daiteke.

Orduko arkitektura georgiar arkitektura neoklasikoarekin estuki lotuta dago, dotoretasun eta argitasun ukitu bat erantsiz. Almack's, Royal Pavilion, Carlton House, Brooks's eraikinak edo Vauxhallgo lorategiak estilo horretako adibide nabarmenak dira.

Literatura arloan, egile erromantikoak nabarmendu ziren, tartean Jane Austen, Lord Byron edo Charles Lamb.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.