Georgiar Aroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Batheko Circus eraikina, garai hartako arkitekturaren adibide nabaria.

Georgiar Aroa (ingelesez: Georgian era) Erresuma Batuko historiako garai bat izan zen, bere definizio ohikoenean, Jurgi I.a, Jurgi II.a, Jurgi III.a eta Jurgi IV.aren erregealdiak barne hartzen dituena, 1714tik 1830era arte. Erregeordealdiaren garaia hartzen du, Jurgi IV.a Galesko Printzearen erregeordetzarekin bat datorrena haren aita Jurgi III.aren gaixotasunean. Batzuetan, Gilen IV.aren erregealdia (1830 eta 1837 artean) ere sartzen da.

«Georgiar» hitza, orokorrean, arkitektura eta historia sozialeko testuinguruetan erabiltzen da. Garai hura mugimendu artistikoagatik nabarmendu zen, bereziki XVIII. mendearen erdian, Britainiar Museoa 1753an ezartzeagatik eta egile ospetsu batzuen ekarpenengatik, tartean Samuel Johnson, William Hogarth, Laurence Sterne, Samuel Richardson, Jane Austen edota Georg Friedrich Händel.

Arkitektura arloan, georgiar estiloa, hasiera batean, arkitektura neoklasikoaren aldaera bat izan zen, Andrea Palladio italiarraren interpretazioaren bidez. Mugimendu horren adierazle nagusia Iñigo Jones arkitektoa izan zen, barnealdeen dekorazioan zabalkunde handia burutu zuena. Arkitektura neoklasiko horren beste ordezkari batzuk Robert Adam, James Gibbs eta William Chambers izan ziren, azken horri zor baitzaio Somerset House Londresen, XVIII. mendeko bigarren erdian eraikia.

Literatura arloan, literatura augustoaren urrezko aroa bizi zen. Eleberriaren garapen azkarra ikusi zuen garai bat izan zen. Satiraren eztandaz gain, antzerkiak satira politikotik melodramaranzko bilakaera bat izan zuen eta poesia esplorazio pertsonaleranzkora. Filosofian, enpirismoa zen nagusi; ekonomia politikoko idatziek, berriz, merkantilismoaren bilakaera markatu zuten zentzu zientifikoan. Aro hartan, kapitalismoaren garapena eta merkataritzaren garaipena bizi zen. Gainera, alfabetatzea zabaldu zen eta, horri esker, literatura ere bai.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.