Bruno Oteiza
- Artikulu hau sukaldariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oteitza».
Bruno Oteiza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1976 (47/48 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria, enpresaburua eta telebista aurkezlea |
Lantokia(k) | Donostia Badajoz Landak eta Mexiko |
Enplegatzailea(k) | Bainet Comunicacion (en) |
Bruno Oteiza (Donostia, Gipuzkoa, 1970) euskal sukaldari bat da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hedabideetan sarritan agertu ohi den sukaldaria da (Teledonosti, Telecinco, La Sexta, Antena Nova, Canal Gourmet eta Hogar Útil), sukaldaritzan oso gazterik hasi zen. Bere heziketa ibilbideak hainbat jatetxetan lan egitera eraman zuen: Mgescq jatetxea, Le Cabanon (Landak), Juantxo Muguruzaren Kokotxa jatetxea,Trucha Sarasuarekin Samarri jatetxean lan egin zuen, eta Londres hotelan Antxon Aranetarekin natera ibili zen, azken hau bere heziketako zutabeetako bat izan zelarik. Ondoren Melillara joan zen, eta handik Pedro Subijanaren Akelarre jatetxera, Madrilgo Café de Oriente jatetxean Kenji Moritarekin batera sukaldatu zuen, azken honetan zaletu porrokatua den ekialdeko edo asiar sukaldaritza ikasi zuen, eta Badajozko Cristina hotelean Fregenal de la Sierrarekin lan egin zuen. Handik Mexiko Hirira joan zen, han Faro de Belgrado eta La Barandilla jatetxeetako sukaldetatik iragan zen, azken hamar urteak Juan Mari Arzak sukaldiaren eskutik Tezka jatetxean lan egin du, aipatutako sukaldari horrek jatetxe honen aholkularia delarik.[1] Arzak munduko sukaldari onenen hartean ipini ohi du, gainera bere lagun onenetakoa izateaz gain bere maisu handia ere bada.[2]
Gaur egun (2010) Oteiza, Pablo San Románekin batera, Biko jatetxearen jabea da, hau mundu osoko 50 jatetxe onenen artean kokatzen dutelarik[3], eta autore sukaldaritza lantzen duen Grand Velas hotelaren jabea ere bada, Playa Carmen (Riviera Maya), biak ere, Mexikon kokatzen direlarik.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010 Biko bere jatetxea "The World's 50 Best Restaurant Awards" zerrendan sartu zuten.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A tu lado, Telecinco espainiar katea.
- Cocina con Bruno Oteiza, La Sexta eta Antena Nova espainiar kateak.[4]
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cocina para 2: Las recetas del programa de televisión. Egileak: Enrique Fleischmann, Bruno Oteiza, Ramón Roteta. Argitaratzailea: Bainet Media. 2007. 198 orrialde. ISBN 84-96177-31-9, 9788496177314.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bruno Oteizak arrakasta du, Diario vasco, 2009ko uztailaren 19a.
- ↑ Bruno Oteiza «Arzak denean 9,5 bat da... Hots, munduko onena», ABC, 2010eko apirilaren 24a.
- ↑ Bruno Oteiza, Sexta kateko sukaldaria, munduko 50 sukaldari onenen artean, Europapress, 2010 maiatzaren 30a.
- ↑ Cocina con Bruno.
- ↑ Ikus datuak.