Buddy Rich

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Buddy Rich
Buddy Rich, New York, N.Y., ca. Aug. 1946 (William P. Gottlieb 07351).jpg
Bizitza
Jaiotza Brooklyn1917ko irailaren 30a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Los Angeles1987ko apirilaren 2a (69 urte)
Hobiratze lekua Westwood Village Memorial Park Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (garuneko tumorea)
Lanbidea
Lanbidea bateria-jotzailea, musika-talde gidaria, musikagilea, orkestra zuzendaria eta jazz musikaria
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua bateria
Diskoetxea Blue Note Records
EmArcy Records
IMDb nm0723608
division=music
Buddy Rich

Buddy Rich (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1917ko irailaren 30a - Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1987ko apirilaren 2a) bateria-jotzailea eta jazzeko orkestra-zuzendaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Music-halleko artista-familia batean jaio zen. Bateria jotzen bere kabuz ikasi zuen, eta debuta hemezortzi urte zituela egin zuen Broadwayn. Profesional gisa, 1938an hasi zen Joe Marsalaren orkestran. Ondoren, Bunny Beriganekin (1938), Artie Shawrekin (1939), Tommy Dorseyrekin (1939-1942) eta Benny Carterrekin (1942) batera jo zuen. Ameriketako Estatu Batuetako Armadan bi urte egin ondoren, Tommy Dorseyren zuzendaritzapean itzuli zen musikara (1944-1946). Charlie Venturarekin (saxofoi tenorra) eta Chubby Jacksonekin (kontrabaxua), Big Four taldea sortu zuen. 1953-1954 bitartean Harry Jamesen orkestran aritu zen, eta ondoren Tommy Dorseyrekin (1954-1955) hasi zen atzera. Europan zehar bira bat egin zuen Harry Jamesekin, 1957an, eta orkestra handi bat sortu zuen 1966an. Azken urteetan telebistako showetan parte hartu zuen, bateria jotzen eta kantatzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buddy Rich Aldatu lotura Wikidatan