Buyeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bukbuyeo» orritik birbideratua)
Buyeo
부여
K.a. II. mendea – k. o. 494
Monarkia
Geografia
HiriburuaBuyeo
Kultura
Hizkuntza(k)Buyeo hizkuntzak
ErlijioaKorear xamanismo, budismo
Historia
Aurrekoa
Gojoseon
Ondorengoak
Goguryeo
Baekje

Buyeo (Hangul부여; Hanja夫餘; RRBuyeo; MRPuyŏ) ekialdeko Asiako antzinako erresuma bat izan zen, Mantxuriako egungo Jilinen k.a. II eta k.o. IV. mendean artean zegoena.[1]

K.o. I. mendearen erdialdean, harreman diplomatiko formalak ezarri zituen Han dinastiarekin. Garai haietan, Txinako inperioaren aliatu garrantzitsu bat izan zen, Xianbeik eta Goguryeok berarentzat suposatzen zituzten mehatxuak indargabetzeko balio izan ziona.[1] 285ean Xianbeiren inbasio ezindu baten ondoren, Jin dinastiaren laguntzarekin Buyeo berrezarri zuten. Horrek, ordea, gainbehera-aldi baten hasiera ekarri zuen. Bigarren inbasio batek, 346an, azkenean estatua suntsitu zuen, bere erdialdeko eskualdeko hondakin batzuk izan ezik, Goguryeoren basailu bezala biziraun zutenak, 494an anexioa amaitu zen arte.

Goguryeo eta Baekje, Koreako Hiru Erresumetako bi, Buyeoren oinordekotzat hartzen zuten bere burua.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b The Ancient State of Puyŏ in Northeast Asia: Archaeology and Historical Memory. Cambridge (Massachusetts) / Londres: Harvard University Asia Center, 11, 13 or. ISBN 978-0-674-73719-8..
  2. Warren I. Cohen (2000) East Asia at the Center: Four Thousand Years of Engagement With the World. Columbia University Press.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.