Edukira joan

Bureba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkerrean, Burebaren mapa; eskuinean, Burebaren kokalekua, Burgosko probintzian.

Bureba[1][2] (gaztelaniaz: La Bureba) Burgosko probintziaren ipar-ekialdean dagoen eskualdea da. Briviesca (7.146 biztanle 2006an) da udalerri nagusia. Historiaren aldetik garrantzi handikoa, Azorin idazleak zioenez Bureba «Burgosko lurraldearen bihotza da». Nafarroako Erreinuko antzinako eskualdea da, ondoren Gaztela Zaharreko merindade bihurtu zena. Bureba antzina euskalduna izan baitzen, euskal toponimia gorde du Oca ibaiaren goi-ibilguan; ez, ordea, ordokian.

Eskualdearen ekialdean Pancorbo haitzartea dago.

Hauek dira Burebako udalerriak:

Nafarroako Erreinuko antzinako eskualdea da, ondoren Gaztela Zaharreko merindade bihurtu zena. Merindade hura zortzi taldetan banatuta zegoen. Bureba antzina euskalduna izan baitzen, euskal toponimia gorde du Oca ibaiaren goi-ibilguan; ez, ordea, ordokian. Bureba lehenik Almeriatik iparraldera zetozen iberiarrek konkistatu zuten; ondoren, zeltek iberiarrak itsasaldera bultzatu zituzten, eta kantabriar herria sortu.

Bureba, Erdi Aroraino, autrigoi herriaren bizileku zen. Erromatarren garaian bidegurutze garrantzitsu bihurtu zen; erromatar galtzadak dira horren lekuko. Erromatar Inperioaren gainbehera etorri zenean, godoen eta frankoen artean banatu zituzten Burebako lurraldeak. Garai hartan, zalantzarik gabe, Bureba eskualdeak Euskal Herriko mendebaldeko muga eratzen zuen. Mairuen etorrerarekin, Bureba Euskal Herriaren eta asturiarren artean zegoen. Ocako elizbarrutia arabiarrek desagerrarazi bazuten ere, asturiarren menderatze garaian berreskuratu zuten.

Antso Nagusiarekin Bureba Euskal Herriko eskualde izatera itzuli zen (1000-1014) bai hizkuntzari dagokionez, bai politikari dagokionez. Antso Nagusiaren seme eta ondorengo Gartzia III.a Santxez erregearen garaian Nafarroako erreinuak Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Bureba eta Errioxa hartzen zituen. 1054. urtean Fernando I.a Handia Gaztelakoaren eta Gartziaren arteko gudua izan zen (Atapuercako gudua). Fernando erabat nagusitu zenez, Burebako hainbat herri Gaztelako bihurtu ziren.

1058-1062 bitartean, Antso IV.a Gartxezen agintaldian, Bureba osoa Gaztelaren mende geratu zen. 1074. urtean Alfontso VI.a Gaztelakoak Donemiliaga konkistatu zuen, geroago Antso IV.a Gartzeitz nafar erregeak berreskuratu bazuen ere. Handik bi urtera Nafarroako erregea hil zuten Ramon eta Ermesenda bere anai-arrebek. Haren hilketak sorturiko nahasteaz baliatuta, Euskal Herria bitan zatiturik geratu zen: Hondarribitik Erronkarira bitartekoa aragoitarren mende geratu zen, eta Hondarribitik Mena ibarraren artekoa Gaztelaren esku. Alfontso I.a Borrokalaria Gaztelako errege bihurtu zenean Euskal Herriak Bureba berreskuratu zuen. Alfontso VIII.a Gaztelakoak, Alfontso I.a Nafarroakoa hil zenean, Bureba inbaditu eta menderatu egin zuen berriro ere.

1160. urtean Nafarroako Antso Jakitunak, Gaztelako herria egiten ari zen matxinadez baliatuz, Bureba berreskuratu zuen, urte batzuk geroago gerra saihestearren Gaztela erreinuari itzuli bazion ere. Alfontso VIII.a Gaztelakoaren garaian, 1200. urtearen inguruan galdu zuen Nafarroak behin betiko Bureba eskualdea.

Burebako lehen hiriburua Pancorbo izan zen. Gaurko egunean Burgos probintziako eskualdea da, Oka ibaiak bustia. Herri nagusia Briviesca da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]